Uztailaren 24tik 30era bitartean ospatuko dituzte jaiak Aiako Santio Erreka auzoan. Kontzertuak, mus txapelketak eta adin guztietako herritarrei zein bisitariei zuzendutako egitaraua osatu dute antolatzaileek. Hona hemen egitaraua osorik.

(Aiora Larrañaga)
Egitaraua
Uztailak 24, asteazkena
- 23:30. DJ Ibon.
- Goizaldera, oilasko biltzea.
Uztailak 25, osteguna. Santio Eguna
- 10:30. Meza.
- Jarraian, hamaiketakoa egingo dute adinekoek.
- Ondoren, herri kiroletan lehiatuko dira Ostolaza eta auzoko gazteak. Pentatloi saiakera ere egingo dute Arriya V.ak eta Zalduak.
Uztailak 26, ostirala. Santa Ana Eguna
- 10:30. Meza.
- 12:00. Haurrentzako jolasak.
- 16:30. Puzgarriak.
- 23:00. Fan&Go taldearen kontzertua.
Uztailak 27, larunbata
- 16:30. Mus txapelketa. 16:00etan izango da izen-ematea.
- 22:00. Bertso saioa. Aitor Mendiluze, Jone Uria, Sustrai Colina eta Sebastian Lizaso bertsolariek abestuko dute.
- 00:00. DJ Abiba.
- Ondoren, DJ Biraola.
Uztailak 30, asteartea
- Bertso afaria, Portu erretegian. Iker Zubeldia eta Anjel Mari Peñagarikano bertsolariek abestuko dute, eta Ostolaza eta Lutxurdio ariko dira trikitilari modura.