Irailaren 14an eta 15ean izango da jaialdia, eta 'Mundubiraren ubera' lelopean iraganaz hausnartu nahi duen ekintza sortari hasiera emango dio. Herritarren eta Getariako eragileen parte hartzea oinarri hartuta antolatu eta egingo dute. Gaur eguerdian aurkeztu dute hedabideen aurrean Haritz Alberdi Getariako alkateak, Maialen Gereka herri eragileak eta Ion Irurzun Elkano 500 Fundazioko zuzendariak.
Gainean da Zumaiako 35. Musika jaialdia. Datorren asteartean hasi eta abuztuaren 11ra arte musikak hartuko ditu herriko plazak, aretoak eta txokoak. Herriko talde eta musikariek presentzia handia izango dute aurtengo jaialdian.
Lau kontzertu antolatu ditu Enbor Akzio Kulturalak abuzturako Orioko Udalaren laguntzarekin, bi herriko plazan, eta beste bi hondartzan, Mola-mola atzeko belardian. Hugo Silveira musikari brasildarraren doinuekin hasi eta amaitu dute prentsaurrekoa, gaur eguerdian Antilla hondartzan.
Abuztuaren 1erako II. Gixau Txapelketa antolatu du Marea Arroxak, eta dagoeneko ireki da bertan parte hartzeko izen-ematea. Interesatuek, haujijijai@gmail.com helbidera idatzi beharko dute, edo Urola Expres, Orkatz edo Jim Clark tabernetan egongo diren izen-emate orriak bete. Festa batzordeak sua, olioa eta gatza banatuko dizkie parte hartzaile guztiei, baina haragia talde bakoitzak berea eraman beharko du.
'Mundubiraren uberan' herri ekimena eta irailean egingo den 'Elkanoren Itsasoratzea' jaialdiaren berri emango dute gaurko batzarrean.
Ekobailara VII proiekturako lanaldi osorako lau peoi kontratatuko ditu Azkoitiko Udalak, eta dagoeneko martxan da hautaketa prozesua. Lanpostuan izena emateko epea ostiralean, hilak 26, amaituko da. Besteak beste, mendietako sasiak garbitu eta pistak egokitu beharko dituzte langileek.
Benta bidea asfaltatzeko lanak egingo dituzte bihar goizean. Hala, itxi egingo dute, 08:30etik 14:30era gutxienez. Bidearen beheko aldean ere konponketa-lan batzuk egingo dituzte.
Tiketak eta isunak ordaintzeko edota ordaindutako denbora luzatzeko aukera izango da 'Mugipark' aplikazioaren bidez.
Uztailean Azkoitiko saltokietan erosketak egin dituzten herritarren artean hamabi afari zozkatu ditu Herrixen merkatarien elkarteak, eta atzo egin zuten sari banaketa. Bizikleta elektriko baten zozketa jarriko dute aurki martxan.
Wadna taldeak antolatuta, Saharako haurrei ongietorria egingo diete iganden, Zestoan. 13:00etan, harrera egingo diete haurrei udaletxean, eta ondoren, bazkaria eta puzgarriak izango dira.
'Toldotik at! Elkartasun Udara' ekimenaren barruan, udako laugarren 'jantoki soziala' izango da bihar Frontoi Txikin. Afalostean, 'Yo, Daniel Blake' filma emango dute bertan.
Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.
egin zaitez HITZAkide