Santioak igarota, asteburuan jarraituko du jaiak Azpeitian. Bihar, Presoen Eguna izango da; igandean, berriz, Umeen Eguna. Eguraldiaren ondorioz, atzeratu egin dute bihar egitekoak ziren Azpeitiko 6. Karting eta Minimotard erakustaldia.
Herenegun berritu zuten iaz lortutako garaipena, Errenterian. Bigarren postua ere Azpeiti aldera etorri zen, Ekain Uzkudunen eta Laura Bastidaren eskutik. Hamabost bikotek parte hartu zuten lehian eta horietatik bederatzi ziren eskualdekoak.
Irati Osak zilarrezko domina irabazi du Frantziako Decize herrian jokatzen ari diren Europako maratoi txapelketan. 76 ehunekogatik egin dio ihes urrezko dominak.
Bi errekortariek 51na puntu batu zituzten atzo arratsaldean jokatutako saioan. Ikusle ugari elkartu zen zezen plazan, euriari aurre eginez.
Lekeitioko bandera ere etxera ekarri zuen atzo Enbatak. KAE1 ligako lider jarraitzen du Zarauzko ontziak, 102 punturekin. Iluntzean harrera beroa egin zieten herritarrek, eta eguraldiak ez zituen ospakizunak galarazi.
Azpeitian jai inklusiboagoak lortzeko xedearekin, barraketan musika kenduko dute bi arratsaldetan. Kaleko saltzaileentzat gune bat ere prestatu dute, han lo egin nahi badute. Gipuzkoako Hitzak erreportajea egin du gaiaren inguruan.
Datorren igandean izango da, Zarauzko moilatik Getariako kaira bitartean. Parte hartzaileek egunean bertan eman beharko dute izena, lehiaketa hasi baino ordubete lehenago. Julen Torres nagusitu zen iaz.
Pilota portugaldarreko modalitatean lortu du txapela, Euskal Selekzioko taldekideekin batera, eta nazioartekoan eta one-wall modalitateetan hirugarren sailkatu da Arroagoiko pilotaria.
Euskal Herriko Musika Bulegoaren (EHMBE) gainean Aitziber Arzallus kazetariak egindako erreportajea dakar gaurko 'Gipuzkoako Hitza' egunkariak. Aitor Bengoetxea elkarteko lehendakari azpeitiarrarekin hitz egin dute.