Joseba Albizu nagusitu da beste urte batez Ondarbasoko igoeran; 11 minutu eta 23 segundo behar izan ditu azpeitiarrak ibilbidea amaitzeko. Emakumeetan, berriz, Nerea Irure izan da parte hartzaile bakarra, eta 21 minutu eta 18 segundotan egin du bidea. Guztira, 21 txirrindularik parte hartu dute hiru kilometroko erlojupeko proban, eta giro bikaina sortu da ibilbidean zehar.
Preso, iheslari eta deportatuei elkartasuna adierazteko bazkariarekin hasi dituzte ospakizunak Zestoan. Festak ofizialki hasi aurretik, asteburu bete ekitaldi izango dute herrian.
Pilotari ohiak hanka bateko hirugarren hatza ebaki du aizkorarekin Usurbilen entrenatzen ari zela, eta beste behatz batean ebakia ere egin du. Kirolaria ospitalean artatu dute, eta ezin izango du aurtengo pentatloi proban parte hartu. Lehen aldiz egin behar zuen Peñagarikanok pentatloia aurten.
47ak Herrian plataformak deituta agerraldi jendetsua egin dute gaur, larunbata, Azpeitian. "ETAren espetxe frontea" osatzea leporatuta, datorren irailaren 16an hasiko da 47 euskal herritarren aurkako epaiketa Madrilen, eta horien artean, Eneko Ibarguren azpeitiarra, Nagore Gartzia zumaiarra, Ainhoa Baglieto zarauztarra. 80 pertsona inguru bildu dira gaurko agerraldian epaiketa salatzeko, tartean, hainbat alorretako jende ezaguna.
Infantil neska-mutilek eman diote hasiera Euskal Herriko Eskubaloi Topaketaren goizeko saioari. Arratsaldean, Aialako neskak Irisarri izango dute aurkari eta jarraian Bidasoa eta Anaitasunaren arteko norgehiagokarekin amaituko da topaketa.
Francisco Cubelosekin batera zilarrezko domina irabazi zuen joan den igandean Peñak, k2 1.000 metroko proban. Herritarrek eta Itxas-Gaineko kirolariek harrera egin zioten atzo piraguistari.
Alderdiko hainbat ordezkarik hartu zuten parte Malekoian egindako ikasturte hasierako mitinean.
Piraten Danborradak irekiko ditu aurtengo Orioko Gazte Festak, irailaren 27an. Irailaren 13an hasiko dira entseguak.
Elgoibarko San Bartolome jaien barruan, VI. Kintopeko Idi Proba irabazi dute izetatarrek. Beraientzat izan da aurten garailen manta preziatua.
'Ciaboga' aldizkariaren aurkezpena izango da irailaren 30ean, eta duela 100 urteko Kontxako Banderaren kronika ekarriko du gogora.
Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.
egin zaitez HITZAkide