Traineru estropaden denboraldia pil-pilean da, eta asteburua estropadez gainezka dator.

Eskualdeko arraun taldeek estropada sorta ederra izango dute asteburuan. Larunbat eguerdian esaterako, hitzordua izango du Hondarribian, KAE 2 ligan jokatzen duen Orio B taldeak. Eta arratsaldean, ETE ligako estropada izango du Zumaiako emakumezkoen traineruak etxean, 18:00etan hasita. Gainera, Orio Arraunketa Elkarteko talde nagusiek Ondarroan izango dituzte estropadan, 18:00etatik aurrera.
Igandean, bestalde, Eusko Label eta Euskotren ligetako ontziek Hondarribiako bandera izango dute jokoan; ETE ligako jardunaldian Ondarroan jokatuko da, eta KAE 1 ligako ontziek Zumaian izango dute hitzordua. Igandeko estropada guztiak 12:00etan izango dira.