Etzi, zapatua, egingo dute aurtengo Martitteko Igoera. Iaz lehen aldiz bezala, aurten ere 11:00etan hasiko da Jokin Ormaetxea txirrindulari elkarteak antolatutako txirrindularitza proba herrikoia, herriko plazan. Helmuga, beti bezala, Martirietan izango dute txirrindulariek.
Lasterketan parte hartu nahi dutenek egunean bertan eman beharko dute izena, 10:00etatik 10:45era bitartean, plazan. Parte hartzea irekia da, eta izena ematea doan.