Bilatu
Sartu
egin zaitez
  • Gure berri
  • Zozketak
  • Eskaintzak
  • Hemeroteka
Bilatu
  • Albisteak
    • Gaiak
      • Aisia
      • Ekonomia
      • Euskara
      • Gizartea
      • Hirigintza
      • Ingurumena
      • Jaiak
      • Kirola
      • Kultura
      • Politika
      • Udala
      • Orokorra
    • Herriak
      • Aia
      • Aizarnazabal
      • Azkoitia
      • Azpeitia
      • Beizama
      • Errezil
      • Getaria
      • Orio
      • Zarautz
      • Zestoa
      • Zumaia
    • Generoak
      • Albisteak
      • Editorialak
      • Elkarrizketak
      • Erreportajeak
      • Iritziak
      • Kronikak
      • Publirreportajeak
  • Herriak
    • Aia
    • Aizarnazabal
    • Azkoitia
    • Azpeitia
    • Beizama
    • Errezil
    • Getaria
    • Orio
    • Zarautz
    • Zestoa
    • Zumaia
  • Multimedia
    • Argazkiak
    • Bideoak
  • Iritzia
  • Agenda
    • Egutegia
    • Zerrenda
    • Gaur
  • Gehigarriak
    • HARA!
    • Zorion agurrak
    • Eskelak
    • Zerbitzuak
  • Nor gara
  • Cookieak
  • Pribatutasun politika
egin zaitez
  • Gure berri
  • Zozketak
  • Eskaintzak
  • Hemeroteka
Sartu

San Jose egoitza hizpide izan dute Azkoitiko Udalak eta Gipuzkoako Foru Aldundiak

Azkoitia
Gizartea

Bi erakundeetako ordezkariek aste honetan bilera egin dutela jakinarazi du udalak. Maite Peñari Egoitza Kaleraren eskakizunak helarazi dizkiote udal ordezkariek eta Gizarte Politikako diputatua uda ondoren taldekoekin bilera egiteko prest agertu dela azaldu dute.

Udal ordezkariak eta aldundikoak, aste honetan egin duten bileran. (Azkoitiko Udala)
2019/08/09
Urola Kostako Hitza

Azkoitiko Udalak eta Gipuzkoako Foru Aldundiak bilera egin dute aste honetan eta, besteak beste, San Jose egoitzaren egoera hizpide izan dute. Javier Zubizarreta alkateak adinekoen herriko egoitzaz hitz egiteko aldundiari eskatutako bilera izan da hori, udalak jakinarazi duenez

Alkatearekin batera, Janire Igoa Ongizate batzordeburuak, Ana Azkoitia Ogasun batzordeburuak eta Iñaki Lasa teknikariak ordezkatu zuten bileran Azkoitiko Udala, eta Maite Peña Gizarte Politikako diputatua eta Maria Elena Basagoitia Erakunde Publikoen zuzendaria izan zituzten solaskideak, aldundiaren izenean. Udalak jakinarazi duenez, gizarte arloko hainbat gai jorratu zituzten bileran, “Kabia erakundeari egindako lagapenaren likidazioa, San Jose egoitzan egin daitezkeen inbertsio posibleak edota apartamentu tutelatuen erabileraren inguruko balorazioa” tartean.

Horiekin batera, ordea, San Jose egoitza herrigunera lekualdatzea eskatzen duen Egoitza Kalera taldeare eskaerak plazaratzeko baliatu zuten bilera udal ordezkariek. Talde horrek herrian jasotako 3.244 sinaduren berri eman eta mahai gainean jarri dituzten eskaerak helarazi zizkioten udal ordezkariek Maite Peñari. Gizarte Politikako diputatua uda ondoren taldekoekin bilera egiteko prest agertu dela azaldu du udalak, “adin nagusiko pertsonentzat Gipuzkoako bailara ezberdinetan dauden egungo egoitzen egoera eta datozen urteetarako aurreikuspenak azaltzeko”. Egoitza Kalerakoei diputatuaren eskaintzaren berri eman diotela ere esan du udalak, taldekoek aukera “begi onez” hartu dutela gaineratuta.

Garraio zerbitzua jartzeko “lanean”

Javier Zubizarretak balorazio positiboa egin du aste honetako bileraz. “Jarrera irekia eta lankidetzarako prestutasuna azaldu dizkigu diputatuak”, esan du.

Udalak joan zen apirilean aurreratu zuen egoitzaren tokialdaketa ez dela bideragarria epe labur eta ertainean, eta hori kontuan hartuta, egoitzaren erabiltzaileentzat eta haien familientzat garraio zerbitzu berezi bat martxan jarriko zuela. Diputatuarekin bilera egin ondoren, berritu egin du asmo hori udalak eta “egoitzarako garraio zerbitzu pertsonalizatua lehenbailehen martxan jartzeko lanean” ari dela dio.

Urola Kostako albisteak euskaraz, libre eta kalitatez jaso nahi dituzu? Horretarako zure babesa ezinbestekoa dugu. Egin zaitez HITZAkide! Zure ekarpenari esker, euskaratik eginda dagoen tokiko informazio profesionala garatzen eta indartzen lagunduko duzu.

Egin HITZAkide

Azken 3 egunetako irakurrienak

1

Jende ugari gerturatu da Zarauzko Erdi Aroko Azokara

2019/12/06
Zarautz
2

Irudietan: Festa eta giro ederra nagusi Orion, San Nikolas egunean

2019/12/06
Getaria
3

AP-8an zirkulazio arazoak daude, Zarautz parean

2019/12/06
Zarautz

Eskaintzak

Igartubeiti baserria. 2x1 sarrera

Gure berri

Urola Kostako HITZA, aurrera egiteko prest

Hemeroteka

Papereko zenbakiak PDF formatuan

+
  • Gure berri
  • Zozketak
  • Eskaintzak
  • Hemeroteka
  • Nor gara

Hara!

Urola kosta

HARA! Aiar ugari elkartu da 'Lau Teilatu' abestia bertsionatzeko

2019/12/06
Urola Kostako Hitza
Urola kosta

HARA! Garikoitz Mendizabal, 'Oholtzan' saioko protagonista

2019/12/02
Urola Kostako Hitza
Urola kosta

HARA! Euskara batuaren sesioa izan dute hizpide bailarako lau kidek

2019/11/26
Urola Kostako Hitza
Urola kosta

HARA! Udane Juaristi ari da Anton Abbadia sarirako oroigarria egiten

2019/11/20
Urola Kostako Hitza
Urola kosta

HARA! Iritsi dira lehen elur malutak Xoxotera

2019/11/16
Urola Kostako Hitza
Urola kosta

HARA! Boto baliogabe bitxia, berriro, Urrestillan

2019/11/11
Urola Kostako Hitza
Urola kosta

HARA! Negu Gorriak-eko kideak elkarrekin entseatzen

2019/11/06
Urola Kostako Hitza
Urola kosta

HARA! Felix Zubia HITZAko kazetariaren azaletik kantari

2019/11/06
Urola Kostako Hitza
Urola kosta

HARA! Itxura berezidun pagoa, Izarraitzen

2019/10/29
Urola Kostako Hitza
Urola kosta

HARA! Josu Azpillaga azpeitiarra Euskadi Irratiko 'Mezularia' saioan elkarrizketatu dute

2019/10/25
Urola Kostako Hitza
  • 943 89 00 17 / 943 81 38 41
  • urolakosta@hitza.eus
  • Araba kalea 25, 20800 - ZARAUTZ
  • Nor gara
  • Cookieak
  • Pribatutasun politika
Laguntzaileak
Hasi saioa HITZAkide gisa

Saioa hasten baduzu, HITZAkide izatearen abantailak baliatu ahal izango dituzu.

HITZAkide naiz, baina oraindik ez dut kontua sortu SORTU KONTUA

Zure kontua ongi sortu da.

Hemendik aurrera, zure helbide elektronikoarekin eta pasahitzarekin konektatu ahal zara, HITZAkide izatearen abantaila guztiak baliatzeko.

Sartutako datuak ez dira zuzenak.
Zure kontua berretsi gabe dago.
 
 
 
(Pasahitza ahaztu duzu?)
 
 
SARTU
 
Pasahitz berria ezarri da eta zure helbide elektronikora bidali da.
Sartutako datuak ez dira zuzenak.
 
(Identifikatu)
 
 
 
 
BIDALI
 

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea

HITZAkide izan nahi dut
Aldatu zure pasahitza
Pasa hitza ondo aldatu da.
 
 
 
 
 
 
 
Aldatu
 

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.

egin zaitez HITZAkide

Webgune honek cookie-ak erabiltzen ditu zure nabigazioa errazteko, publizitatea erakusteko eta analisi estatistikoak egiteko.Onartu
Informazio gehiago nahi baduzu, kontsultatu hemen.  

Privacy & Cookies Policy

Necessary Always Enabled