Santuari eskainitako ermitan mezarekin hasi eta Elizalde baserrian afalduz borobildu zituzten aurtengo ospakizunak, atzo.
San Lorentzo eguna ospatzeko elkartu zen hainbat lagun atzo iluntzean Beizaman, izen bereko ermitan. 20:00etan egin zuten mezaren ondoren, gailetak, bizkotxoa eta ardoa banatu zituzten hara joandakoen artean, eta jai giroko iluntzea borobiltzeko Elizalde baserrian elkartu ziren jarraian, afariaz gozatzeko.
Hemen, Beizamako San Lorentzo egunaren irudi batzuk: