Aurten indartu egin dute Getariako Malkorbe hondartzako bainu egokitu zerbitzua.

Ostiralean jakinarazi zutenez, Gurutze Gorriak aurten indartu egin du bainu egokitu zerbitzua, Getatian. Zortzi aulki anfibio gehiago eskuratu dituzte eta beste bi sorosle arituko dira zerbitzua eskaintzen. Izan ere, Felix Zubia Zarauzko Gurutze Gorriko presidenteak aurkezpenean azaldu zuenez, Getariako Malkorbe hondartza aproposa da bainu egokitua eskaintzeko. “Itsasoa ia beti bare dago eta irisgarritasun ezinhobea du. Gainera, bertan ditugu aldagelak eta dutxak”.
Horrez gain, Zubiak azaldu zuen irailaren 15era arte martxan egongo dela zerbitzua 11:00etatik 19:00etara. Dena dela, erabiltzaileei aurrez abisatzeko eskatzen die Guretze Gorriak, 617 452 153 telefono zenbakira deituta.