Juin Txiki industrialdearen gainetik igarotzen den saihesbidearen zubipea, industrialde hori eta Ugarte kalea "askorentzat zabortegi" bilakatu dela adierazi du Eguzkik, eta haren larritasunaz ohartarazi du talde ekologistak.
Bi bertsolariek Elgoibarko atzoko saioan lortutako puntuei esker lortu dute hurrengo faserako txartela. Haiekin batera matematikoki sailkatu dira Iñigo Mantzizidor 'Mantxi' (432,5 puntu) eta Felix Zubia (428,5 puntu) bertsolari zarauztarrak. Azken final zortzirenetakoa hurrengo zapatuan izango da Lasarte-Orian, eta Aitor Salegi zestoarrak Unai Izagirre azkoitiarrak eta Oier Aizpurua zarauztarrak abestuko dute bertan.
Pertsona Helduen Nazioarteko Eguna da gaur, eta 150 herritar elkartu dira egun hori ospatzeko Azpeitian. Elkarretaratzea, kalejira eta bazkaria egin dituzte, besteak beste.
Hiru partidako jaialdia antolatu dute: lehen mailako bat eta promozio mailako bi. Denak lau eta erdiko txapelketetako neurketak izango dira. Lehen mailako partida Irribarria eta Victorren nahiz Bakaikoa eta Jakaren arteko lehietako bi irabazleek jokatuko dute. Promozio mailakoetan, berriz, Jon Alberdi eta Julen Egiguren ariko dira. 22:00etan hasiko da jaialdia Azpeitiko Izarraitz pilotalekuan, eta dagoeneko eskura daitezke sarrerak, 25 euroren trukean.
Arnasa Gara proiektuak bi fase ditu, eta hiru osagai nagusi: komunikazio kanpaina bat, herrietan egingo dituzten aurkezpen-ekitaldiak eta 'Kartzela' telesail digitala. Gaur azaldu dituzte ekimenaren inguruko xehetasun guztiak Azpeitiko Sanagustin kulturgunean egindako agerraldian. Herriz herriko lehen aurkepena, berriz, ostegunean egingo dute, Azpeitian bertan. Euskararen arnasguneen garrantziaz kontzientziateko sortutako 'Kartzela' telesail digilataren aurreneko bi atal primizian ikusteko aukera izango da urriaren 3an Sanagustin kulturgunean, 19:00etan hasita.
Ostiralean bete ziren 44 urte Francoren erregimenak Juan Paredes Manot Txiki zarauztarra fusilatu zutela Can Catà basoan, Cerdanyola del Vallesen (Bartzelona, Katalunia). Hori dela eta, azken urteetan bezalaxe, omenaldia egin zioten atzo bertan. Han izan ziren, besteak beste, CUPeko diputatu ohi eta kazetari David Fernandez eta Diego Paredes anaia.
Urritik abendura bitartean, batukada, zoru pelbikoa indartzeko eta etxeko konponketen ikastaroak eskainiko ditu Azkoitiko Udalak. Izena emateko epea zabaldu dute, eta urriaren 7a, astelehena, izango da azken eguna.
Gutxienez denboraldi batez jarraituko du San Juango gizonezkoen entrenatzaile modura. Oriotarra uztailean hasi zen lan horiek betetzen.
Gaurtik urriaren 7ra bitartean egongo da jendeaurrean errolda, udaletxeko Harrera Bulegoan.
Agiro mendi klubak antolatuta txangoa izango da igandean, hilak 6. Zestoa-Aizarnazabal-Indamendi-Zarautz izango da egingo duten ibilbidea, eta guztira, 14,5 kilometro egingo dituzte.