
Zestoako Idiakaitz txistulari taldeak udalaren babesarekin antolatuta, Zestoako Txistulari Alardeaz gozatzeko aukera izan dute gaur arratsaldean herriko kiroldegira bertaratu diren ehunka lagunek. Garikoitz Mendizabal txistulariaren zuzendaritzapean, Euskal Herriko 50 bat txistularik egin dute bat kontzertuan, hala nola Azkoitia, Azpeitia, Bilbo, Burlata, Araia, Elgoibar, Elorrio, Hernandi, Hondarribia, Iruña, Zumaia eta Zumarragakoek. Askotariko pieza ezagunak taularatu dituzte horiek guztiek, eta besteak beste, Aizpea Aristi eta Eider Iraola zestoar abeslarien ahots doinuz uztartu dituzte abestiak. Gainera, Itxaropena herriko dantza taldeak eta beste hainbat herritarrek ere parte hartu dute saioan. Jaialdia borobiltzeko, gainera, Alex Sardui, Xabier Saldias, Igor Serrano eta Aitor Furundarena abeslari eta musikari ezagunak ere igo dira taula gainera. Goraino bete da kiroldegia, eta publikoak gogoz jarraitu du musika saioa.