Lina Tonia eta Michalis Lapidakis konpositore greziarrek irabazi dituzte Francisco Escudero Sariketako lehen eta bigarren sariak, hurrenez hurren.
Joan den denboraldiko igerilari onenak sarituko ditu federazioak ekitaldian. Egitasmoa aprobetxatuz, ‘Igeri egitearen poza, kirolaz haratago’ mahai-ingurua antolatu dute herriko hainbat taldek.
Aurten zendu diren Jakes Landa eta Oskar Martinez 'Tubero' omenduko zituzten igande arratsaldean, Ibon Imazen Oroimenezko Surf Txapelketa Herrikoian. Makina bat surflari uretaratu ziren, eta itsasoan zirkulu bat osatu zuten bikoteari azken agur hunkigarri emateko.
Jardunaldia urriaren 4an izango da, Beizamako Natur Eskolan, 09:00etatik 13:30era. Herri txikien garapenerako aukerak eta esperientzia berritzaileak aurkeztuko dituzte bertan, Eusko Ikaskuntzak eta Gipuzkoako Foru Aldundiak sustatuta. Interesatuek aurrez izena eman behar dute.
93.333 euroko laguntza emango du Gipuzkoako Foru Aldundiak eskualdeko kultura ondarea zaharberritu eta sendotzeko. Laguntza Errezilgo Eitzeta eta Argarate baserriak, Azkoitiko alde zaharreko bi eraikin eta Azpeitiko Beristain baserria berritzeko izango da.
Pentatloiaren finala 22:00etan hasiko da, eta zezen plazako ateak 21:00etan irekiko dituzte. Sarrerak salgai daude Azpeitiko Mendizabal erretegian eta Orioko Kutixi eta Ibarrako Errotatxo kafetegietan, 20 eurotan. Joseba Otaegik, Arria V.ak, Zalduak, Txapartegik, Mugertzak eta Aizperrok neurtuko dituzte indarrak Pentatloiaren final handian.
Malen Etxeak eta Haurralde Fundazioak Batera 2030 proiektua ekarriko dute igandean Zumaiara. Egun osoko egitaraua antolatu dute, eta besteak beste, herrian izango dira Nair Gramajo eta Cinthia Pachecho Moo artistak eta aktibistak.
Azpeitiko Sarralle enpresak dagoeneko aukeratu du zeintzuk izango diren ikasturte akademiko bakoitzeko 1.000 euroko beka bana jasoko duten bi emakume gazteak: Leire Martin donostiarra eta Malen Sanz Ruiz de Erenchun zarauztarra. Gizonen eta emakumeen arteko arrakala teknologikoa geldiaraztea da bekaren helburua.
Codesyntaxeko kide azpeitiarrari elkarrizketa egin diiote 'Berria'-n, 'Egunean Behin' tribial jokoaren bigarren denboraldi hasi berria dela eta.
Udako etenaren ostean, martxan da berriz Udalaren Plax! sexu eta bikote harremanen aholkularitza zerbitzua. Edozein kontsulta egiteko edo hitzordua eskatzeko, 688 897 920 telefonora deitu behar da.
Inoiz lortu gabeko lorpena ekarri dio Orioko klubari Jon Salsamendik: Eusko Label liga lehen aldiz irabaztea, hasi eta buka lehen postuan ibili eta gero. Bertan segitzekoa dela esan du, "zuzendaritza berriak nahi badu". Hona hemen Aitor Manterolak 'Berria' egunkarirako Salsamendiri egindako elkarrizketa.