'Zirrikitotik' izeneko aldizkaria sortu dute Azpeitian. Helburua da parekidetasunaren alde egiten dutenei ahotsa ematea eta Emakumeen Txokoan egiten diren egitasmoen berri ematea. Hilean behin plazaratuko dute aldizkaria, euskarri fisikoan nahiz digitalean. Feminismoari lotutako gaiak landuko dituzte hiru atal izango dituen fanzinean.
Onartu berri dituzte 2020rako Ordenantza Fiskalak eta hirugarren urtez jarraian hartu du udalak zergak ez igotzeko erabakia.
70 eta 75 urte bitarteko adinekoen inguruko azterketaren emaitzak jakinarazi ditu Azpeitiko Udalak. Adin tarte horretako pertsonak ondo bizi dira oro har, bai osasunari dagokionez, bai ekonomikoki. Sektorerik "zaurgarriena" emakumeena dela ondorioztatu dute.
Euskararen erabilera igo egin da Orion, batez ere helduen artean, eta Orioko Euskara Batzordeko arduradunak "pozik" daude bilakaerarekin, azken urteetako joera irauli baita.
Tokiko merkataritza sustatzeko, Ni Singular Naiz kanpaina jarri du martxan Gipuzkoako Merkataritza Federazioak, eta Azpeitiko sei saltokik parte hartuko dute egitasmoan. Gaur, osteguna, jarriko dute martxan kanpaina, eta saltoki horiek guztiek produktu edo zerbitzu bana nabarmenduko dute, gero herritarren artean zozkatzeko. Zozketetan parte hartzeko Onda Vasca irratiko Gipuzkoako Kale Nagusia irratsaioan parte hartu beharko dute herritarrek. Tokiko saltokien balio erantsia plazaratu nahi dute kanpainarekin.
Kiosko berrituak ez du izango oraingoaren itxura. Garai bateko plazaren forma errektangularra emango diote.
Ehunka herritarrek hartu dute parte Merkatarien Ginkanan, eta Arkupe elkarteko kideek gaur egin dute zozketa. Hala, dagoeneko jakinarazi dute nortzuk irabazi duten 100 euroko erosketa bono bana.
Nepaldala Gobernuz Kanpoko Erakundeak antolatu du ekimena Katrapuna kantina eta Artzape Euskara Elkartearen laguntzarekin. Euria eginez gero, Berdura plazan izango da.
Lagun Onakek 75 urte bete ditu aurten, eta horren harira, ereserkia eta bideoa osatu ditu klubak. Bihar aurkeztuko dituzte jendaurrean, 19:30ean hasita, Sanagustin kulturgunean.
Ostiraletik igandera bitartean, lau irteera egingo ditu trenak museotik Lasaora joan-etorrian, ostiralean eta igandean bana, eta zapatuan bi.