Zarauzko gizonezkoen saskibaloi taldeak Baskoniaren aurka jokatuko du, etxetik kanpo, kategoria itzulerako lehen partidan.
Eusko Ikaskuntzak Herri Txiki Adimentsuak jardunaldia egin du gaur, Beizaman, eta txosten bat aurkeztu du. Herri txikien garapenerako aukerak eta esperientzia berritzaileak ezagutu, identifikatu eta ezagutaraztea du helburu lanak.
Zubiaurre-Elkarguneko batzordeak atzo erabaki zuen lanak esleipenera ateratzea, EAJ eta PSE-EEren aldeko botoekin, eta EH Bildu eta Azkoitia Bai taldeen abstentzioekin. Futbol zelaiko irazgaizte eta zelai berriko belar artifiziala jartzeko hornidura eta instalazio lanen aurrekontua 119.201 eurokoa izango da.
Arnasa Gara egitasmoaren aurkezpen ekitaldia egin zuten atzo, osteguna, Azpeitiko Sanagustin kulturgunean. Ekimen horri lotutako 'Kartzela' telesail digitalaren lehen bi atalak erakutsi zituzten. Euskararen arnasguneen garrantzia eta errealitatea lantzeko baliatu zuten ekitaldia.
Emakumeen senior mailako taldea osatu dute aurten Zestoan. Gipuzkoako Gorengoen ligan hasi dira lehiatzen eta bihar dute hirugarren jardunaldiko partida Iraetako zelaian, 11:00etan, Intxurreren kontra.
Azkoitia eta Azpeitia artean dagoen Basarte industrialdeko zoladura zatia konpontzen ari da Azkoitiko Udala; GI-631 errepidetik Sammic enpresara arteko bidea, hain justu. Lanek hilabete iraungo dute, eta 210.340,60 euroko aurrekontua dute, BEZa barne.
Jordi Ribera Espainiako eskubaloi taldeko entrenatzaileak atzo eman zuen jakitera Lau Nazioak txapelketara eramango dituen 16 jokalarien zerrenda. Txapelketa Argentinan jokatuko da urriaren 23tik 25era.
Bi zakarrontzi bakarrik zeuden toki batzuetan lau jarri dituzte, eta zakarrontzirik ez zegoen beste toki batean ere jarri dituzte berriak.
Bisitan parte hartzen dutenek Errezil sagarra eta haren ekoizpena gertutik ezagutzeko aukera izango dute naturaz gozatzen duten bitartean. Sarrerak eros daitezke dagoeneko.