Eudelek hiru kide proposatu ditu 2019-2023 agintaldian kontseiluko kide izateko; Alkortaz gain, Gasteizko alkate Gorka Urtaran eta Gordexolako alkate Angela Egia izango dira Eudelen ordezkariak. Eusko Jaurlaritzako, hiru diputazioetako eta Eudeleko ordezkariek osatzen dute kontseilua.
Ostiralean hasiko da Tuba Jaialdiaren hamargarren edizioa, eta beste urte batez, tuba eta bonbardino hotsak izango dira nagusi herriko hainbat txokotan. Korrontzi Tuba Band ikuskizuna izango da egitasmoaren aurtengo protagonistetako bat, eta Korrontzi taldeak bere abestiak taularatuko ditu dozenaka tuba eta bonbardino jotzailerekin batera. Bizkaiko taldeak adierazi duenez, larunbateko emanaldian ehun lagun baino gehiago igoko da Soreasu antzokiko taula gainera, eta emanaldi "polita" eta "ezustekoz betetakoa" eskainiko dute musikariek. 22:00etan hasiko da kontzertua, eta sarrerak salgai daude kulturaz.eus atarian.
Gipuzkoako zaharren egoitzetako eta eguneko zentroetako langileek lan hitzarmenaren aldeko mobilizazioekin jarraitzen dute
Eraikin berriko instalazioak eta zenbait ikasgela bisitatu ondoren, arduradunek bilera egin dute eskolako zuzendaritza taldearekin, klaustroko kideekin eta familien ordezkariekin, ikasturte hasierari loturiko hainbat gai aztertzeko.
Arroabekoak 23 urtez azpikoetan azken urtea osatu du aurten, eta besteak beste, Tour de l'Avenir lasterketan mendiko saria irabazi du.
Eskaerak urriaren 24ra bitartean aurkez daitezke –egun hori barne–, udaletxean.
Bertan Azpeitiko merkatarien elkartea datorren azaroaren 15erako moda desfilea antolatzen ari da. Profil ezberdinetako modeloak behar dituzte egun horretarako, eta interesatuak elkartearekin harremanetan jar daitezke.
Proposamen ekonomikoen gutun-azalen irekiera publikoa izango da beti, eta kontratazio mahaiak grabatu egingo du une hori. Izapideak "modernizatzeko eta arintzeko" eta "gardentasuna bermatzeko" asmoz ezarri du sistema udalak.
Hazinnova zerbitzua ezagutzera emateko aurkezpen jardunaldia egin dute gaur, Azpeitiko Basazabal jauregian. Urola Kostako, Urola Erdiko eta Urola Garaiko enpresa txiki eta ertainetako ordezkariak izan dira bertan.
Azaroaren 1ean hasiko da banakako txapelketa, Txerloiko tenis pistetan. Parte hartzaileek 15 euro ordaindu beharko dute, eta tenis eskolakoek 10 euroan izango dute izen-ematea.