Azpeitian XI. Zezen Beltz asteburuaren barruan, Grand Prix solidarioa egin dute gaur zezen plazan. 1.900 lagun izan da ikuskizuna ikusten, eta han lortutako dirua Duchenne gaixotasunaren ikerketarako bideratu du Zezen Beltz elkarteak.
Nere Rubio zarauztarrak zirku tailerra gidatu du gaur, Itsasotik Herrira ekimenaren barruan.
Julen Alberdi 'Txikia IV'.ak bigarren egin du, gaur eguerdian Urrestillan jokatutako finalean. Jaialdi berean, bi marka pertsonal ondu ditu Udane Ostolaza harri-jasotzaile oriotarrak.
Igerilari tolosarrak gaur eguerdian hasi du Urolaren itsasadarrean egingo duen 24 orduko igeriketa saioa. Odol-emaileen alde egingo du igerian Peñak egun oso batez.
Gaur, urriak 12 Hispanitatearen egunean, 'indar okupatzaileen' aurkako eguna egin dute Zarautzen. Goizean zehar hainbat jarduera egin dituzte, eta eguerdian manifestazioa egin dute Alde hemendik lelopean, Lege Zaharren enparantzatik Guardia Zibilak herrian duen egoitzara.
Azkoitia eta Bergara arteko Elosua auzoan XLI. Ganadu Feria egiten ari dira gaur. Eguraldi epela lagun, goizetik jende ugari dabil. Askotariko produktuak saltzeko postu ugari jarri dituzte eta jan-edanerako ere ez da aukera faltarik.
Itsasotik Herrira ekimenaren barruan proiektu desberdinak aurkeztu dituzte, tartean 'Itsas-ondarea eta Hiru anai ontziaren berreskuratze lanak', eta 'Teknologia berriak sormen prozesuetan tailerra' .
Eguerdian, Itsasotik Herrira ekimenaren barruan, zirku eta buruhandi tailerrak egin dituzte Zarautzen.
Jon Alberdik 22 eta 14 menderatu zuen Zabala, eta Julen Egigurenek 22 eta 8 galdu zuen Agirreren kontra. Jaialdiko partida nagusian, Jakak 22 eta 14 irabazi zion Victorri.