
Sahatsaga kiroldegiak Behobia-Donostia lasterketarako autobusa antolatu du. Azaroaren 10ean jokatuko da proba eta Getariako geltokitik 08:45ean irtengo du autobusak. Gutxienez hogei pertso- nek eman beharko dute izena, bestela Zarauztik irtengo baita. Izen emateak 12 euro balio ditu eta azaroaren 7a arte eman daiteke izena kiroldegian, 943-14 04 32 telefonora deituta edota kirolgune@hotmail.com posta elektronikora idatzita.