'Antxoni' film laburrean egindako lanari esker jaso du saria Irastorza oriotarrak, Hrizantema zinema jaialdian.

Iñake Irastorza oholtza gainean, entseatzen. (Arriaga antzokia)
Iñake Irastorzak emakumezko aktore onenaren saria jaso du Hrizantema zinema jaialdian, Serbian. Ruben Sainz zuzendariak gidatutako Antxoni film laburrean egindako lanari esker saritu dute oriotarra.
14 minutu irauten ditu filmak, eta hainbat sari irabazi ditu jada. Esaterako, Frantziako Cinemed Festival Cinéma Méditerranéen Montpelierre sarietan, ikusleen saria jaso du. Hendaia Film Festival-ean, aldiz, Egoitz Lasak antzezte onenaren saria jaso zuen gizonezkoetan. Epaimahaien aipamen bereziak ere lortu ditu Antxonik, beste hainbat zinema jaialditan.