3.228 boto batu dituzte jeltzaleek Azpeitian (%42,41) eta EH Bilduk, bigarrenak, 3.140 (%41,26); apirilean baino 150 boto gutxiago jaso dituzte jeltzaleek eta 114 gutxiago, berriz, koalizio abertzaleak. Parte-hartzeak behera egin du apiriletik: abstentzioa %31,97koa izan da gaur, eta %27,39an gelditu zen apirilean.
Azpeitian EAJk irabazi ditu gaur, azaroak 10, Espainiako Kongresurako hauteskundeak. 3.228 boto batu dituzte jeltzaleek Azpeitian (%42,41) eta EH Bilduk, bigarrenak, 3.140 (%41,26); apirilean baino 150 boto gutxiago jaso dituzte jeltzaleek eta 114 gutxiago, berriz, koalizio abertzaleak. Bi alderdion atzetik, boto kopuruan urrun, gelditu dira gainerako hautagaitzak. Podemos-IUrena izan da Azpeitian hirugarren bozkatuena, 508 bozekin (apirilean 623 boto), eta PSOErena laugarrena, 440 botorekin (apirilean 509 boto). PP izan da bosgarren bozkatuena, eta 161 boz jaso ditu (apirilean 155 boto). Haren atzetik, seigarren, Voxek jaso ditu boz gehien: 45 boto (apirilean 34 boto). Ciudadanosek 31 boto jaso ditu (apirilean 67 boto). Pacmak 15 boto jaso ditu. EBk lau boto jaso ditu. Recortes Cero GVk hiru boto. Elak/Pcte-k bi boto eta Pum+J-k boto bat. Boto zuriak 33 izan ziren (%0,43) eta baliogabeak 29 (%0,38).
Parte-hartzeak behera egin du apiriletik: abstentzioa %31,97koa izan da gaur, eta %27,39an gelditu zen apirilean. 11.209 azpeitiarrek zuten gaur botoa emateko eskubidea, eta 7.640 boto zenbatu dituzte herriko hauteslekuetako hemezortzi mahaietan.
Senaturako emaitzak
Senaturako ere EAJko hautagaiak izan dira boto gehien jaso dutenak. Hautesleen %67,91k eman dute boza, eta Maria Isabel Vaquero (3.243 boto) jeltzalea, Maria Mercedes Garmendia (3.223 boto) jeltzalea, Gorka Elejabarrieta (3.185 boto) EH Bilduko kidea, Olaia Duarte (3.173 boz) EH Bilduko kidea, Aitor Ibero (3.141 boto) EH Bilduko kidea eta Luke Uribe-Etxeberria (3.139 boto) jeltzalea dira boto gehien eskuratu dituzten senaturako hautagaiak. Horien atzetik PSE-EEko eta Podemoseko hautagaiek bildu dituzte boto gehien. Honako lotura honetan ikus daitezke Senaturako emaitza guztiak.
Apirileko bozetan hautesleen %72,48k eman zuten boza senaturako, eta boto gehien jaso zituzten hautagaiak honakoak izan ziren, hurrenez hurren: Maria Isabel Vaquero (3.376 boto) jeltzalea, Maria Mercedes Garmendia (3.348 boto) jeltzalea, Luke Uribe-Etxeberria (3.330 boto) jeltzalea, Gorka Elejabarrieta (3.218 boto) EH Bilduko kidea, Olaia Duarte (3.196 boto) EH Bilduko kidea eta Aitor Ibero (3.163 boto) EH Bilduko kidea. Orduan ere horien atzetik, PSE-EEk eta Podemosek bildu zituzten boto gehien.