Iratxe Amenabarrek eta Urtzi Zelaiak Kirgizistanera egindako bidaia izan dute hizpide Zestoako Portale kulturgunean. Zestoako Mendi Astearen barruan antolatu dute hitzaldia.
Herritarrei ideiak eta proposamenak aurkezteko aukera eman zieten, eta eskolako guraso batek aurkeztutakotik abiatuta osatu dute irudia. Hori oinarri hartuta, datorren urteko ekainaren 14an ospatuko duten festa diruz laguntzeko kamisetak eta jantziak prestatzen ere hasi dira.
Hileko hirugarren astearteetan podologia zerbitzua jarriko dute martxan jubilatuen egoitzan Azkoitiko Plaza Ondo jubilatuen elkarteak eta Azkoitiko Udalak. Unai Amilleta podologoa arduratuko da zerbitzua emateaz eta hilaren 19an, asteartea, estreinatuko du hark kontsulta.
Astero-astero hainbat zozketatan parte hartzeko aukera eskaintzen dugu HITZAKIDEen txokoan. Hauek dira aste honetakoak.
Aurrerantzean, bi noranzko izango ditu Orioko moilak, eta herrira sartzeko zein herritik ateratzeko bertatik igaro ahalko dute autoek. Bestalde, moilako hondakin-gunea Endaia plazara lekualdatu dute, eta oinezkoentzako ibilbidean ere aldaketak izango dira.
Floreaga Ikastetxeko ikasleen musika, dantza, kantu eta bertso ikuskizuna gogotik txalotu dute egoiliarrek. Ikasleek kantuan ere jarri dituzte egoitzakoak.
Aurrera doaz Azpeitian Euskal Antzerki Topaketak. Aste honetan, gaztetxoen antzerki eskoletakoen topaleku bihurtu da Soreasu. Goiz eta arratsaldez, antzezle gazteen hainbat obra ikusteko aukera dago.
2019-2020 ikasturtean euskara ikasteagatik Azkoitiko Udalak ematen duen dirulaguntza bi ordainketatan eskatzeko azken eguna azaroaren 22a, ostirala, izango da. Eskaerak Azkoitiko Udaleko Erregistro Nagusian egin beharko dira egun hori baino lehen.
Gaur, asteartea, argitaratu du Elkar argitaletxeak Artze anaien Txalaparta diskoa, eta diskoaren barruko liburuxka idatzi du Juan Luis Zabala idazle azkoitiarrak.
Igandean jokatuko dute proba, eta larunbatean amaituko da Internetez izena emateko epea. Egunean bertan ere eman ahal izango da izena, lasterketa hasi aurretik, Errezilen. Umeek ez dute izena eman beharrik izango.
Aizarnazabalgo Udala 2020. urteko egutegia osatzeko argazkiak biltzen hasi da. Egutegi horren gaia 'Euskal Jai Eguna' izango da.