Bihar hasiko dituzte atzo arratsaldean hondoratu zen bide zatia konpontzeko lanak eta errepidea ez dute irekiko horiek bukatu arte. Bien bitartean, ibilgailuak Urrakitik eta Bidaniatik ibili beharko dira; tartean, Azkoitia-Tolosa lineako autobusak.
Anjel Lertxundi idazleak 'Itzuliz usu begiak' saiakera liburua argitaratu berri du Alberdania argitaletxearekin, eta lan hori abiapuntu hartuta, itzulpengintzari buruzko xehetasunak azaldu ditu 'Mikrouhinak' bideo sortarako.
Lagun-Artea taldeak antolatuta, Azpeitiko Slaloma jokatuko dute igandean, 10:00etan hasita, Landeta auzoko Antzibarrena industrialdean. Guztira, hemeretzi gidarik parte hartuko dute proban.
Uztarriak hogei urteotan aldizkarian agertu diren lagunen hogei argazkirekin osatu du erakusketa. Inaugurazio ekitaldia izango da ostiralean Sanagustinen, 19:00etan hasita.
Zestoako Udala "gustura" dago instalazio berriak izaten ari diren harrerarekin. Kiroldegiaren eta kirol zerbitzuen kudeaketa Kirol Mahai berriaren bidez antolatu nahi ditu udalak.
Evo Moralesen gobernuaren aurkako estatu kolpea bertatik bertara bizi izan dute Ane Nolaskoain eta Aitor Ibarguren zumaiarrek. Santa Cruz de la Sierra hirian daude, ikasketa beka bati esker.
Azaroaren 26an, asteartearekin, egingo dute bilera irekia udaletxean (Portuetxen) txostenaren berri emateko.
Matiazaleak ekimenaren barruko 'Bakardareari begira' erakusketa ibiltaria egongo da ikusgai Etxebeltzen, bihartik hasita abendura bitartean. "Barkardadea begiratzeko" askotariko moduak jasotzen ditu erakusketak.
Dinamoa sormen gunean estreinatuko du '35 huts' obra Esti Curiel zumaiarrak bihar, 20:00etan, eta emanaldiaren ostean, mokadua eta solasaldia izango dira. Bihar antzerki alternatiboaz gozatu ahal izango da Gaztetxean herriko hainbat gazteren eskutik, eta etzi 'Lapur minak' ikuskizuna eskainiko du Cia. Tornadok Alde Zaharrean (20:00). Emanaldi horiekin bukatuko dira XXXVII. Euskal Antzerki Topaketak.
Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.
egin zaitez HITZAkide