Urtea amaitzeko hainbat modu dago, eta horietako bat izaten da San Silbestre lasterketan parte hartzea. Herritarrek ez diote hutsik egin aurten ere Antoniano Kirol Elkarteak antolatzen duen hitzorduari.
Beste urte batez euskal presoen eskubideen aldeko manifestazioa egin dute gaur, abenduak 31, Azkoitiko kaleetan zehar. Dozenaka herritarrek bat egin dute 'Orain presoak, atera bidera' aldarriarekin.
Dozenaka herritar atera dira korrika gaur, abenduak 31, Zestoako IX. San Silbestre herrikoian. Txikienen txanda izan da aurrena, eta ondoren, helduena. Amets Aranberri izan da mutiletan korrikalarrik azkarrena, eta emakumeetan, Alazne Irureta.
Parte hartzea sustatu nahi izan dute aurten, eta ohiko lasterketaz gain, proba irekia ere jokatu dute. Gainera, sariak zozketa bidez banatu dituzte parte hartzaileen artean.
Urtezahar eguna behar bezala amaitzeko, kontzertua eskaini du Azkoitiko Udal Musika Bandak Kontzejupean. Ismael Conderen zuzendaritzapean, hainbat abesti jo du bandak.
Kataluniako parlamentuko presidente Roger Torrent Zumaian izan da aurten ere San Silbestre lasterketa korritzen. Iaz korritu zuen lehen aldiz lasterketa hau ERC alderdiko politikariak, eta aurten esperientzia errepikatu du.
urten, herriko 33 saltokik parte hartu dute lehiaketan. Diart denda izan da epaimahaiarentzat erakusleihorik ederrena, eta Diartekoek jaso dute 600 euroko aurreneko saria.
Portale Mus Txapelketaren bigarren edizioa izango da urtea hastearekin batera, Zestoan. Urtarrilaren 3an, ostirala, jokatuko dute txapelketa, eta egun horretako 22:00etan irekiko da izen-ematea.
ELA sindikatuak "fede onez" jokatzeko eskatu dio enpresari, eta Zarauzko egoitzako bi langile kaleratuak berriz hartzeko.