Aizarnazabalgo Basakaitz herri eskolan bizikidetza positiboarekin eta herriko kultur aniztasunarekin lotutako proiektu bat dute martxan iaztik. Horren barruan, Pakistandarren Festa egin zuten joan den ostiralean, hainbat tailer eginez.

Aizarnazabalgo Basakaitz herri eskolan bizikidetzarekin eta herriko kultur aniztasunarekin lotutako proiektu bat dute martxan iaztik. Horren barruan, joan den ostiralean, azaroaren 29an, Pakistandarren Festa egin zuten eskolan. Pakistango kultura eta bizimodua ezagutzeko hainbat tailer egin zituzten ikasleek gurasoekin: janzkerarena, henarena, musika eta ipuinarena, idazkerarena eta kirolena.
Proiektu horretan elkarlanean ari dira Basakaitz herri eskolako Guraso Elkartea, ikasleen ordezkariak eta bi irakasle, Harremanak taldea eta Aizarnazabalgo Udala. Egitasmoa aurrera eramateko La Caixa fundazioaren dirulaguntza ere jaso dute.