Alerta laranjarekin olatu handiak eta haizea izango zirela aurreikusi dute, eta iragarpena bete da. Goizeko 05:00etan izan da lehen itsasgora, 17:15ean bigarrena, eta ikuskizuna izan da kostaldean. Herritarrak itsasotik gertu ibili dira egun osoan zehar, olatuei begira.
11:15 aldean piztu da sua Txalon Errekako eraikin bateko argindar koadroan, eta ondorioz bizilagunak beraien etxeetatik atera behar izan dituzte.
Aurrerantzean liburu feministaz osatutako txoko berria izango du Orioko udal-liburutegiak. Herritarrek askotariko gaien edukiak maileguan hartzeko aukera dute dagoeneko.
9.000 euro banatuko ditu saritan Zurekin Zarauzko Ostalarien Elkarteak, Zarauzko Ikurriña Mus Txapelketan. Zarauzko bikote onenarentzat 2.000 euroko saria jarri dute.
Gipuzkoako Bertsolari Txapelketaren finalean izango dira Jon Maia eta Beñat Lizaso bihar. Bata finaletan esperientziaduna da; bestea, berriz, hasiberria. Baina agertoki berean ariko dira lehian. Finalerako gogoz daude biak ala biak. Donostiako Ilunben dute zita.
19:00etan izango da aurkezpen ekitaldia, Aiako kultur etxean. 'Kartzela' serieko bi kapitulu ikusteko aukera izango dute bertaratzen direnek, eta jatekoa ere eskainiko dute. Horren aurretik, 17:00etan, Gabonetako zuhaitza jarriko dute herrigunean.