6.000 lagunen aurrean kantatu dute Gipuzkoako Bertsolari Txapelketako finala zumaiarrak eta azpeitiarrak. Zortzigarren eta zazpigarren egin dute, hurrenez hurren. Beñat Gaztelumendik jantzi du txapela aurten ere.
Ez dute arratsalde ona izan Gipuzkoako Bertsolari Txapelketako finalera iritsi diren eskualdeko bi ordezkariek: Beñat Lizaso azpeitiarrak eta Jon Maia zumaiarrak. Zazpigarren eta zortzigarren egin dute, hurrenez hurren. Biek utzi dituzte ale politak eta hitz-joko biziak, baina askotan ez dute lortu ideiak borobiltzerik.
Irakurri hemen kronikak azpeitiarrak eta zumaiarrak egindako lanaz:
Lan oso txukuna osatu du Beñat Lizasok finalean
Final gazi-gozoa Jon Maiarentzat
Txapela aurten ere Beñat Gaztelumendik jantzi du, eta honela geratu da sailkapena:
Sailkapena
1. Beñat Gaztelumendi: 940,5 puntu.
2. Agin Laburu: 916 puntu.
3. Alaia Martin: 576 puntu.
4. Nerea Elustondo: 565,5 puntu.
5. Oihana Iguaran: 560 puntu.
6. Ane Labaka: 552 puntu.
7. Beñat Lizaso: 541 puntu.
8. Jon Maia: 533 puntu.