Dozenaka herritar atera dira korrika gaur, abenduak 31, Zestoako IX. San Silbestre herrikoian. Txikienen txanda izan da aurrena, eta ondoren, helduena. Amets Aranberri izan da mutiletan korrikalarrik azkarrena, eta emakumeetan, Alazne Irureta.
San Silbestre herrikoiaren bederatzigarren edizioa egin dute gaur, abenduak 31, Zestoan. 17:00etan hasi da lasterketa, eta herriko txikienen txanda izan da lehenik. 150 metroko ibilbidea egin dute haur eta gaztetxoek eta helmugara iristean gozokiak banatu dizkiete. 12 eta 15 urte bitarteko gazteen eta helduen txanda izan da ondoren; 1.250 metroko ibilbidea egin dute gazteek, eta 2.450 metrokoa helduek.
Amets Aranberri izan da helduetan lehen postua erdietsi duen korrikalaria, eta emakumeetan, Alazne Iruretarentzat izan da lehen postua. 12 eta 15 urte bitarteko gazteen kasuan, berriz, Aritz Unanue eta Añes Ruiz izan dira korrikalari azkarrenak.
Lasterkari guztiak helmugara iritsi direnean, sari banaketa egin dute, eta irabazleei urdaiazpiko bana banatu diete. Horrez gain, parte-hartzaile guztien artean hainbat opari zozkatu dute.
Hona hemen IX. San Silbestre herrikoiko argazki bilduma: