Azkoitiko eta Azpeitiko ostalariek eta hornitzaileek protestak egin dituzte gaur. Sektorea "egoera larrian" dagoela eta, "erreskate plana" eskatu dute beste behin.
Azkoitiko Sarek deituta, manifestazioa egin dute hainbat herritarrek Urtezahar egunez. 'Bidea gara. Etxerako, elkarbizitzarako, bakerako' lelopean elkartu dira.
Positibotasun maila %6tik %6,1era igo da azken datuen arabera Araban, Bizkaian eta Gipuzkoan. Herriz herriko daturik ez du eman Eusko Jaurlaritzako Osasun Sailak.
Asteleheneko erakusketa eta enkantea "espero baino hobeto" atera zela esan du presoen eskubideen aldeko taldeak, eta jakinarazi du saldu ez ziren sei obrak erosteko aukera dagoela Internetez.
EAJren, Azkoitia Bairen eta PSE-EEko aldeko botoekin onartu dira 2021eko aurrekontu orokorrak; EH Bildukoak abstenitu egin dira. 17.171.284 eurokoa da hori, eta Azkoitiko Udalaren, Zubiaurre-Elkargunearen, San Jose egoitrzaren eta Azkoitia Lantzen SAren aurrekontuak batzen ditu. Azkoitiko Udalaren aurrekontu propioa 15.245.000 eurokoa izango da datorren urtean.
Martxoan Txinatik iritsitako pandemiak berarekin ekarri du aurtengo beste guztia, edo ia guztia, alorrez alor, mailaz maila, egunez egun. Hona urtearen laburpena, COVID-19arekin lotutako gertakariak hilabeteka banatuta,eta bestelako albisteak gaika batuta (abenduaren 23ra artekoa).
Urbanizazio- eta saneamendu-lanak amaitu dituzte dagoeneko Herrerieta kalean. Irisgarritasunean egin dituzte hobekuntzak, besteak beste. Udalaren arabera, kale horretako bizilagunak eskertuta daude hobekuntzekin.
Herriko frontoian izango dira Txurrumuskiko kideak urtarrilaren 3tik 5era bitartean, herriko txikien gutunak postontzian jaso eta Errege Magoei helarazteko.
Errege Eguna gerturatzen ari da, eta pandemiak derrigortuta, aurten beste modu batera antolatu dituzte Errege Magoen Desfilearen inguruko ekitaldiak herrietan.
Mintzola ahozko lantegiak antolatuta Ahots baten sormen topaketak egingo dituzte gaur eta bihar, Azpeitiko Dinamoa sormengunean. Seigarren edizioa dute Ahots baten topaketek, eta aurreneko aldiz ari dira egiten Dinamoan. Parte hartzen ari diren hogei gazteek antzerkian, kantagintzan, bertsolaritzan eta kontalaritzan murgiltzeko aukera izango dute.
COVID-19k eragindako diru galerak estaltzen laguntzeko dirulaguntzak eman zizkien udalak herriko autonomoei eta enpresa txikiei. Dirulaguntza horiek zuritzeko epea zabaldu du orain udalak.
Sarrera mugatuta egongo da, eta kontzertura joan nahi dutenek aurrez erosi beharko dituzte sarrerak. Azpeitiko Gaztetxean jarriko dituzte salgai, eta eskuragarri izango dira bihar 17:00etatik 19:00etara eta etzi 10:00etatik 12:00etara.