Azpeitiko Elkar-ekin taldea, Azkoitiko Kontrako Eztarrixe irratiko 'Hankak Lurrin' saioa, Gure Zirkua ikuskizuna eta Egunean Behin jokoa dira 2020ko Argia sarietan aipamena jaso duten batzuk. Proiektu horien guztien atzean daude Azpeitiko eta Azkoitiko herritarrak.
Bost jarduera egingo dituzte udara bitartean, hurrengoa otsailaren 18an; Daniel Innerarity izango da Antoniano aretoan demokrazia konplexuaren teoriaz hitz egiteko. Joan den urtearen balorazio positiboa egin du elkarteak.
15.975 metro koadro ditu batak, eta 18.793 metro koadro besteak. Horietan, Zingiran egiten ari diren bezala, artelatz basoa berreskuratu eta hobetzeko lanak egin nahi dituzte.
Azkoitiko Udalak Mugiment egitasmoa aurkeztu du gaur, ostirala, udaletxean. Inaktibitatean bizi diren pertsonak aktibo bihurtzea da proiektuaren helburua. Ainhize Azpiazu azkoitiarrak hartuko du otsailaren 11tik aurrera Azkoitiko kirol orientazio zerbitzuaren ardura.
Euskarazko flamenkoak girotuko du bihar Azpeitiko Sanagustin kulturgunea. Disko berria grabatzen ari dira, eta abesti berriren bat edo beste joko dute kontzertuan. Yony Camacho abeslariarekin hitz egin du HITZAk.
Zestoan hondakinak jasotzeko ardura Urola Erdiko Mankomunitateak du. Horko langileek urtarrilaren 30erako greba deialdiarekin bat egin zuten, baina ez zuten ohartarazi Zestoako Udala. Kuborik jarri ez bazen ere, hainbat herritarrek hondakinak atera zituzten. Gertaera horrek sortutako eragozpenengatik barkamena eskatu du udalak. Horrez gain, asteburuan Zestoan, Iraetan eta Arroa Behean ontzi arinak jasoko dituztela adierazi du erakundeak.
Begotxu Olaizola ANC Euskal Herriako kideak eta Carles Gorbs kazetari katalanak parte hartuko dute hitzaldian. 19:00etan hasiko da saioa, eta Kataluniako egungo egoeratik abiatuta, epe labur-ertaineko etorkizun politikoa aurreikusten saiatuko dira.
Autoak kargatzeko gune bat herriko plazan dago, Kultur Etxearen azpian, eta bigarrena, Xabier Munibe kalean.
"Landareria berreskuratzeko" eta "ibaiaren egoera hobetzeko" asmoz, hainbat esku hartzen egin dute eredu desberdinetan, eta besteak beste, sastrakak eta zaborrak kendu eta "arriskua" eragin zezaketen zuhaitzak bota dituzte.
Joxe Mari Korta industriagunean egingo dute lan, garbigunearen inguruan, 09:30etik aurrera. Urola Itsasadarraren berreskuratze lanen barruko proiektua da eta putzu natural bat egokituko dute.