Hitzaldian, "Jakituria eta gupida, laguntzearen oinarria" gaia izango du hizpide. Saioa otsailaren 10ean izango da, astelehenarekin, 19:00etan Orioko Ikastolako areto nagusian.

Orioko Mandalara taldeak antolatuta, “Jakituria eta gupida, laguntzearen oinarria” hitzaldia eskainiko du Enric Benito onkologoak. Benito onkologian doktorea eta zainketa aringarrien arloan aditua da. Gaur egun erretiratuta badago ere, Balear Irletako Zainketa Aringarrien Programako aholkularia da, baita espainiar estatuko eta nazioarteko unibertsitateetan irakasle gonbidatua eta Espainiako Zainketa Aringarrien Elkarteko ohorezko kidea ere.
Hitzaldia otsailaren 10ean izango da, astelehenarekin, 19:00etan Orioko Ikastolako areto nagusian. Doakoa izango da, baina bertan parte hartu nahi dutenek aldez aurretik izena eman beharko dute Mandalara Elkartearen atarian.