Besteak beste, ohe elastikoak, puzgarriak, Quad motorrak eta gaileta eta tartak egiteko tailerrak bildu ditu Getariako haur parkeak.

Gabonetako haur parkea jarri dute gaur goizean Getariako frontoi inguruan. Eguerdi partean itxi egingo badute ere,, 16:00etatik 19:00etara zabalduko ditu berriz ateak.