Argazkilaritzako oinarrizko teknikak erakutsiko dira ikastaroan, Reflex kamera digitala erabilita. Gehienez hogei pertsonak parte hartu ahal izango dute saioetan. Izena emateko azken eguna urtarrilaren 15a da.

Azpeitiko Argazki Elkarteak aurten ere argazkilaritzari buruzko beste ikastaro bat antolatzea erabaki du. Argazkilaritzako oinarrizko teknikak erakutsiko dira ikastaroan, Reflex kamera digitala erabilita.
Ikastaroan izena eman nahi dutenek aae.azpeitikoargazkielkartea@gmail.com helbidera mezu bat bidali beharko dute. Izena emateko azken eguna urtarrilaren 15a izango da. Jende kopurua mugatua da (20 pertsonakoa), eta beti bezala, aurrena idazten dutenek izango dute lehentasuna. Izen ematea 60 euro ordaindu beharko da.
Urtarrilaren 22tik martxoaren 11ra bitartean eskainiko du tailerra AAEk, asteazkenetan, 20:00etatik 21:30era. Martxoaren 8an irteera praktikoa egingo dute parte hartzaileek. Guztira, 20 orduko iraupena izango du ikastaroak. Saioak Azpeitiko Argazki Elkartearen egoitza berrian izango dira, Dinamoa sormen guneko aurreneko solairuan.
Oharra: norberak eraman behar du kamera ikastarora (kamera reflex digitala). Saioak euskaraz izango dira.