Azkoitiko zenbait eragilek agerraldia egin dute gaur, ostirala, Elkargunean, eta azkoitiarrei hilaren 30eko greba orokorrera batzeko deia egin diete. Horrez gain, urtarrilaren 30eko Azkoitiko ekintzen egitaraua aurkeztu dute.
Besteak beste, pikete informatiboak, mobilizazioak eta 'Nosotras mujeres de Euskalduna' dokumental emanaldia izango dira Zestoan urtarrilaren 30ean. Donostian izango den manifestaziora joateko deia ere egin dute.
Larunbatean, 18:30ean, Añares ISBk Cortegadaren aurkako partida jokatuko du Azpeitiko kiroldegian. Igandean, berriz, Juaristi ISBko mutilen txanda izango da. Horiek 18:00etan hasita Estelaren aurkako neurketa jokatuko dute Azpeitian. Kanpoan "hotz egiten duenez" eta "giroa berotzeko asmoz" bi partida horietarako sarrera doan jarriko du ISBk. Ate irekiak ez ezik, "sansebastianak behar bezala amaitzeko", Urgirekin bandera jaitsiera egingo dute asteburuan Azpeitiko kiroldegian.
Azpeitiko Greba Batzordeak deituta, jende ugari elkartu da gaur, osteguna, Azoka Plazan argazki jendetsua atera eta urtarrilaren 30erako deitutako greba orokorrari babesa agertzeko. Adin eta arlo ezberdinetako azpeitiarrek egin dute bat Euskal Herriko Eskubide Sozialen kartak deitu duen greba orokorrarekin, eta horri babesa agertu ez ezik, herritarrei dei egin diete hilaren 30ean mobiliza daitezen.
Aritz Aranburuk bikain ekin dio denboraldiari, jokatutako lehen txapelketa irabazi berri baitu, La Santan, Kanaria uharteetan. Bera izan da izar nagusia bertako 'El Quemao' olatu famatuan.
Miren Beneitez Sagarzazu eta Marta Alberdi Urteaga azkoitiarrek lortu dituzte bigarren eta hirugarren sariak, hurrenez hurren. Otsailaren 14an egingo dute sari banaketa.
Iragan asteburuan hasi ziren Urtetako San Sebastian jaiak. Atsedenaren ostean gaur jarraituko du festak, bertso afariarekin. Larunbaterako, autobus zerbitzu bereziak antolatu dituzte Zarauztik.
Xua Gurasoekin Etxera plataformak jakinarazi duenez, Patxi Uranga eta Olatz Lasagabaster presoek asteazken arratsaldean ez zekiten espetxez aldatuko zituztenik.