Bilatu
Sartu
egin zaitez
  • Gure berri
  • Zozketak
  • Eskaintzak
  • Hemeroteka
Bilatu
  • Albisteak
    • Gaiak
      • Aisia
      • Ekonomia
      • Euskara
      • Gizartea
      • Hirigintza
      • Ingurumena
      • Jaiak
      • Kirola
      • Kultura
      • Politika
      • Udala
      • Orokorra
    • Herriak
      • Aia
      • Aizarnazabal
      • Azkoitia
      • Azpeitia
      • Beizama
      • Errezil
      • Getaria
      • Orio
      • Zarautz
      • Zestoa
      • Zumaia
    • Generoak
      • Albisteak
      • Editorialak
      • Elkarrizketak
      • Erreportajeak
      • Iritziak
      • Kronikak
      • Publirreportajeak
  • Herriak
    • Aia
    • Aizarnazabal
    • Azkoitia
    • Azpeitia
    • Beizama
    • Errezil
    • Getaria
    • Orio
    • Zarautz
    • Zestoa
    • Zumaia
  • Multimedia
    • Argazkiak
    • Bideoak
  • Iritzia
  • Agenda
    • Egutegia
    • Zerrenda
    • Gaur
  • Gehigarriak
    • HARA!
    • Zorion agurrak
    • Eskelak
    • Zerbitzuak
  • Nor gara
  • Cookieak
  • Pribatutasun politika
egin zaitez
  • Gure berri
  • Zozketak
  • Eskaintzak
  • Hemeroteka
Sartu

Bi lursail erosi ditu Zarauzko Udalak Garate-Santa Barbara eremuan

Zarautz
Ingurumena

15.975 metro koadro ditu batak, eta 18.793 metro koadro besteak. Horietan, Zingiran egiten ari diren bezala, artelatz basoa berreskuratu eta hobetzeko lanak egin nahi dituzte.

(Aritz Mutiozabal)
2020/01/31
Urola Kostako Hitza

34.768 metro koadroko azalera duen bi partzela erosi ditu Zarauzko Udaleko Ingurumen Departamentuak Garate-Santa Barbara eremuan. Ingurumen zinegotzi Gloria Vazquezek azaldu duenez, bi lursailak Meagarako igoeran daudela, Natura 2000 sarearen barruko aipatu eremu babestuan, eta “balio natural handikoak” direla.

Lehen partzelak 15.975 metro koadro ditu, eta artelatz baso bat da. “Eremu babestu honen barruan dagoen kalitate onenetako basoa da. Edonola ere, esku hartzeren bat egin beharko da bere kontserbazioa hobetzeko; esaterako, ganaduari sarrera mugatu, lurzoru hondatu ez dezan”, jakitera eman du Ingurumen zinegotziak. Proiektu bat egiteko asmoa ere badute bertan egin nahi dituzten ekintzak definitzeko.

Pinudi bat moztu ondoren abandonatuta geratu zen lursaila da udalak erosi duen bigarrena. Une honetan, artelatz batzuk baino ez daude gune horretan, eta Ingurumen Departamentuaren helburua da bertan landaketak eginez, artelatz baso bat sortzea, Zingira basoa egiten ari diren bezalaxe. Partzela honek 18.793 metro koadro ditu.

Bi lursail berrien erosketekin Zarauzko Eraztun Berde-Urdina osatzen jarraitzen dutela azpimarratu du Vazquezek. Gisa horretan, gainera, udalak jada bederatzi hektarea erosi ditu Garate-Santa Barbara eremuan, eta eta, guztira, 170.558 euroko inbertsioa egin du.

“Oso gustura gaude erosketa hauekin. Izan ere, artelatz basoa leheneratzeko aukera emango digu, baso honen biodibertsitatea hobetuz eta berreskuratuz, Natura 2000 sare europarraren helburua dena”, azpimarratu du Ingurumen zinegotziak. Era berean, argi utzi du basoak gakoak direla klima aldaketaren borrokan.

Urola Kostako albisteak euskaraz, libre eta kalitatez jaso nahi dituzu? Horretarako zure babesa ezinbestekoa dugu. Egin zaitez HITZAkide! Zure ekarpenari esker, euskaratik eginda dagoen tokiko informazio profesionala garatzen eta indartzen lagunduko duzu.

Egin HITZAkide

Iruzkinen atala

Azken 3 egunetako irakurrienak

1

Positiboak gora, intzidentzia tasak ere bai

2021/04/20
Urola kosta
2

Nahia Olaizola eta Alaia Juaristi kirolariei harrera egin diete udaletxean

2021/04/20
Azpeitia
3

Gora egin dute berriro eskualdeko herrietako intzidentzia tasek

2021/04/21
Urola kosta

Zozketak

ELKAR ARGITALETXEAREN LIBURU SORTA

Eskaintzak

YURRITA ARRAIN KONTSERBAK

Gure berri

Urola Kostako HITZA, aurrera egiteko prest

Hemeroteka

Papereko zenbakiak PDF formatuan

+
  • Gure berri
  • Zozketak
  • Eskaintzak
  • Hemeroteka
  • Nor gara

Hara!

Urola kosta

HARA! Eneka Lazkano, Urkomeren 'Jakiz jakin: Transformatuak' saioan

2021/04/21
Aitziber Arzallus
Urola kosta

HARA! Ekain Txou pailazoak erakustaldia eskaini du 'Biba Zuek!' saioan

2021/04/13
Anartz Izagirre
Urola kosta

HARA! Azkoitia-Azpeitia probako kamiseta jantzi diote Diego Garciaren eskulturari

2021/03/31
Andoni Elduaien
Urola kosta

HARA! Silvia Carrizo eta Xanti Ugarte, 'Etxe barrutik argitara' bideo erreportajean

2021/03/29
Andoni Elduaien
Urola kosta

HARA! Eskualdeko hainbat lagunek egin dute aurrera Gaztea Cover Lehiaketan

2021/03/24
Andoni Elduaien
Urola kosta

Mikel Markez eta Ekaitz Etxezarreta, Euskal Herria Batera ekimenaren Aberri Eguneko trailerrean

2021/03/22
Andoni Elduaien
Urola kosta

Aizpuru, Labaka, Larrañaga, Segurola eta Agirrezabala 'Erremontari' saioan

2021/03/15
Julene Frantzesena
Urola kosta

Sara Zozayaren eta Ro taldearen elkarlana, orain bideoklipean

2021/03/13
Mailo Oiarzabal
Urola kosta

HARA! Maria Blanco ETB1eko 'Barre librea' saioan agertu da

2021/02/26
Urola Kostako Hitza
Urola kosta

HARA! Urolako trenaren itxierari jarritako bertsoak, gogora

2021/02/22
Jon Elustondo
  • 943 89 00 17 / 943 81 38 41
  • urolakosta@hitza.eus
  • Araba kalea 25, 20800 - ZARAUTZ
  • Nor gara
  • Cookieak
  • Pribatutasun politika
Babesleak:
Hasi saioa HITZAkide gisa

Saioa hasten baduzu, HITZAkide izatearen abantailak baliatu ahal izango dituzu.

HITZAkide naiz, baina oraindik ez dut kontua sortu SORTU KONTUA

Zure kontua ongi sortu da.

Hemendik aurrera, zure helbide elektronikoarekin eta pasahitzarekin konektatu ahal zara, HITZAkide izatearen abantaila guztiak baliatzeko.

Sartutako datuak ez dira zuzenak.
Zure kontua berretsi gabe dago.
 
 
 
(Pasahitza ahaztu duzu?)
 
 
SARTU
 
Pasahitz berria ezarri da eta zure helbide elektronikora bidali da.
Sartutako datuak ez dira zuzenak.
 
(Identifikatu)
 
 
 
 
BIDALI
 

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea

HITZAkide izan nahi dut
Aldatu zure pasahitza
Pasa hitza ondo aldatu da.
 
 
 
 
 
 
 
Aldatu
 
Oraindik ez zara HITZAkide?

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.

Gainera, BERRIAlaguna izateagatik, orain HITZAkide egiten bazara katilu bat oparituko dizugu:

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea.

HITZAkide izan nahi dut

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.

Webgune honek berezko eta hirugarrenen cookie-ak erabiltzen ditu nabigazioa optimizatzeko eta lan analitikoak egiteko. Informazio gehiago nahi izanez gero, gure Cookie Politika irakurri dezakezu.

OnartuUkatuKonfigurazioa

Privacy & Cookies Policy

Cookien konfigurazioa

Webgune honek berezko eta hirugarrenen cookie-ak erabiltzen ditu nabigazioa optimizatzeko eta lan analitikoak egiteko. Hauek bi multzo nagusitan bereizten dira: beharrezkoak eta ez beharrezkoak.
Beharrezkoak
Always Enabled

Webgunearen funtzionamendu egokia bermatzeko beharrezkoak diren cookieak dira. Multzo honetan webgunearen oinarrizko funtzionalitateak eta segurtasun ezaugarriak bermatzen dituzten cookieak soilik sartzen dira, baina ez dute inolako informazio pertsonalik gordetzen.

Ez beharrezkoak

Webgunearen funtzionamendu egokirako beharrezkoak ez diren cookieak dira. Analisia egiteko eta bestelako eduki barneratuen bidez erabiltzailearen datu pertsonalak biltzeko soilik erabiltzen dira. Derrigorrezkoa da cookieak webgunean erabili aurretik erabiltzaileak baimena ematea.