Gaur arratsaldean izan dira pilota partidak, Sahatsaga kiroldegian. Herritarrek goraino bete dituzte pilotalekuko harmailak.
Hilabete darama Jon Agirrek (Arroa Behea, 1997) profesional mailako txirrindularitza probetan parte hartzen, izen handienak dituzten alboan. Zumaiako Txirrindulari Elkartearekin hasi zen entrenatzen kadetea zela eta, zortzi urte beranduago, Kern Pharma taldearekin debutatu du gorengo mailan. Talde berria da Ken Pharma, beraz, Agotearrarentzat ez ezik, gainontzeko txirrindulari zein zaleentzat ere ezezaguna izan da orain arte.
Irailaz geroztik martxan den Hitzaren Eskolaren barruan, otsaileko saio irekia eskaini du Josu Zabalak gaur, zapatuarekin, Dimanoa sormen gunean, eta 40tik gora lagun elkartu dira bertan Hertzainaken nahiz beste hainbat taldetan aritutako musikariak Kantuari hitza emateaz izenburupean eskaini duen solasaldia entzuteko.
Afizionatuen mailako Euskaldun Txapelketako lehen proba jokatu dute gaur Zumaian. Eguraldiak gehiegi lagundu ez badu ere, zaletu ugari pilatu dira espaloietan, lasterketaren amaiera ikusteko.
Azpeitiko Lagun Onak mendi bazkunak martxoaren 14an hasiko du Azpeitia-Iruñea egitasmoa, egun horretan egingo du lehenengo etapa.Bost etapetan egingo dute Azpeitia-Iruñea ibilbidea; azkena, uztailaren 4an. Azpeitia-Tolosa etapa da aurrenekoa. Astelehenean, martxoaren 2an, irekiko dute lehen etapan parte hartzeko izen ematea.
Berrogei getariarrek baino gehiagok parte hartu dute proiektuan, eta Elkano, haren familia eta garai hartako jendea irudikatu dituzte argazkien bidez. Atzo aurkeztu zuten liburua, ostiralarekin; goizean Donostian, eta arratsaldean Getarian.
Azkoititik Azkaraterako Gi-2634 errepidean izan da auto istripua, 18:50 aldera. Bi autoren artean izan da, eta bost pertsona arin zaurituta Zumarragako Ospitalera eraman dituzte.
Iazko abenduan izan zen koplazaleen urteko hitzordurik garrantzitsuena Putzuzulon, eta aste honetan jarri du ikusgai Arraio Irratiak saioa osorik.
'Moda eta ondarea. Cristóbal' serieko hirugarren erakusketa zabaldu dute gaur Getariako Cristobal Balenciaga Museoan. Joskintzako maisuaren atzean dagoena erakusketa du xede ekainaren 21era arte zabalik izango den erakusketak.
Mezak egingo dituzte eguerdira bitartean, eta ohi bezala, erroskila saltzaileak ere auzoan izango dira.
Emanaldi "berezia" prestatu dutela adierazi du Ismael Conde zuzendariak: "Bost filmen aurrerapenak bata bestearen atzetik ikustea bezala izango da".
Informazio zehatzik ez dagoen arren, udalak aurreratu du maiatz inguruan inaugurazio festa egingo dutela auzotarrekin.