Une honetan trafikoa Ermutik eta Eibartik desbideratzen ari dira.
Goikus Kudeaketa S.L. enpresak kudeatuko du Modelo aretoko zinema zerbitzua. Berrikuntzen artean daude sarrerak sarean erosteko aukera egongo dela eta hilabeteko programazioa herritarren eskura jarriko dela. Film batzuk 3Dn ikusteko aukera ere egongo da. Sarreren prezioak 0,5 euro igo dituzte.
'Harakintza eta haragi produktuen elaborazioa' formazioko lehen promozioko ikasleek gaur jaso dituzte ziurtagiriak Zestoako Sansinenea industrialdeko KM0 enpresaren egoitzan. Eusko Jaurlaritzako Nekazaritza, Arrantza eta Elikagaien Saileko, Haziko, KM0ko, Azpeitiko Lanbideko, Urkomeko eta Iraurgi Berritzeneko ordezkariek parte hartu dute ekitaldian.
Azpeitiko Azoka Plazak bi urte bete ditu aste honetan, eta urteurren hori ospatzeko, azoka berezia egingo dute larunbatean, goiz osoan zehar, Azoka Plazan bertan. 11:00etatik aurrera, aurkezpenak eta dastaketak izango dira.
Bi marka saiakera ikusteko aukera izango da larunbatean Zarauzko Aritzbatalde kiroldegian. Bata, Udane Ostolaza oriotarrak egingo du, eta bestea, Hodei Iruretagoiena ‘Izeta IV.a’ zarauztarrak
Oroimen historikoa biltzeko orain arte egindako lana aintzat hartuta, dibulgazio faseari ekingo diote Aranzadik eta udalak. Hitzarmena sinatu dute bi erakundeek, eta urtean zehar, literatura lehiaketa, oroimenari lotutako webgunearen aurkezpena, Azpeitiko Memoriaren Eguna eta oroimenari buruzko jardunaldiak egingo dituzte. Egian, justizian eta erreparazioan eragitea da udalaren helburua.
Lehiaketara aurkeztu diren hamabi lanak Alondegian izango dira ikusgai hilaren 24ra arte. Herritarren sarirako botoak jasoko dituzte bertan.
Azkoitiko Hezkidetza Foroko bilera egin dute aste honetan herriko ikastetxeetako ordezkariek, udalak, kale-hezitzaileek eta Gazteria Zerbitzuko arduradunek. Martxoaren 8ko Emakumeen Nazioarteko Eguna izan dute hizpide bileran.
Datorren ekainean jasoko du saria Joseba Odriozola sukaldariak. Erretegien kategorian sarituko dute zestoarra.
Zestoako musika taldeak 'Ezherrian' disko berria aurkeztuko du jendaurrean bihar, ostirala. 19:00etan hasiko da emanaldia, Portale kulturgunean.