Kaldereroen konpartsak inauteriak iragarri ditu gaur Azpeitian. Trapu zaharrak soinean, zartaginak astintzen aritu dira hainbat eta hainbat herritar.
Urtero bezala, distantzia luzeko eta motzeko probak jokatu dira. Guztira, 400 korrikalarik hartu dute parte bi probetan.
On Bosko Rallya Errenterian hasi da goizean, eta Azpeitiko Loiolan amaitu 15:00ak inguruan. Ondoren, bazkaria egin dute parte hartzaileek.
Jende asko ibili da goizean zehar herriko hamar saltokik Balda plazan jarritako postuetan.
Otsailaren 20tik 25era bitartean ospatuko dira Zarauzko Inauteriak. Ekimen ezberdinez osatutako egitarau zabala prestatu dute hainbat eragilek, hainbat berrikuntzekin.
Atzo, ostirala, egin zuten bilkura Azkoitiko Udalean, eta bertan adostu zuten zenbait zerbitzu herrigunera jaisteko egon daitezkeen aukerak aztertzeko hausnarketa abiatzea.
Hasieran finkatutako helburuak aise lortu dituzte, baina bilketarekin jarraituko dute Salvamento Maritimo Humanitariok "behar handia" duelako. Gaur arratsaldean eta bihar egun osoan izango dira Gipuzkoa kaleko 32 zenbakian.
Martxoaren 15ean bilduko dira Putzuzulo gaztetxean, 17:00etan. Gaztetxe zein asanbladetako kideak gonbidatzeko oharra zabaldu dute Zarauzko Danda Gazte Asanbladako kideek.
Anaitasuna futbol taldea Eibarren zen jokatzekoa gaur arratsaldean, baina Eibarko airean onartutakoa baino 40-50 aldiz dioxina eta furano maila handiagoa atzeman dute, eta kirolik ez egitea gomendatu dute.