UNRWA Palestinar Iheslarientzako Laguntza eta Lan Bulegoak antolatu du ikastaroa. Martxoaren 9an, 10ean eta 12an izango dira saioak, Alondegian, 12 eta 17 urte bitarteko gazteentzat

2018an abiatutako Hiritartasun Globalerako Hezkuntza proiektu baten barruan, Palestinako errealitatea ezagutuzkomiki tailerra antolatu du UNRWA Euskadi Palestinar Iheslarientzako Laguntza eta Lan Bulegoak, Zumaiako Udaleko Kultura Sailarekin elkarlanean.
Jardueraren helburua da euskal gazteriak Ekialde Hurbileko errefuxiatuen inguruan, eta bereziki, Palestinako errefuxiatuen inguruan izan ditzakeen kultur eta genero aurreiritziak desegitea. Zisjordaniako edo Gazako errefuxiatuek bizi duten errealitatea ezagutzeaz gain, komikiaren alderdi teknikoa lantzeko aukera ere izango dute gazteek saioetan, antolatzaileen arabera.
Tailerra 12 eta 17 urte bitarteko gazteei zuzenduta dago, eta martxoaren 9an, 10ean eta 12an izango dira saioak, Alondegia kultur etxean. Guztira, sei orduko iraupena izango du tailerrak. Jarduera UNRWA Euskadiko teknikariek eta Ainara Azpiazu Axpiilustratzaile eta komikigile hernaniarrak dinamizatuko dute. Komiki tailerra euskaraz eskainiko dute.
Ikastaroan parte hartu nahi dutenek aurretik apuntatu beharko dute tailerrean; hori bai, ez dute izen ematerik ordaindu beharrik izango. Interesatuek martxoaren 3ra arte izango dute izena emateko aukera, Alondegian bertan, 09:30etik 14:00etara bitartean. Horrez gain, 943-86 10 56 telefono zenbakira deituta edo alondegia@zumaia.eusposta elektronikora mezua idatzita ere eman ahalko dute izena.