Koronabirusaren eragina nabarmena ari da izaten eskualdeko herrietan. Besteak beste, hezkuntza arloan, osasun arloan edo kirolean.
Pabiloi industrial batean bi pertsona atxilotu ditu Ertzaintzak bart, osasun publikoaren aurkako delitua eta argindar publikoan iruzurra egitea leporatuta.
Lauburu eraikina, ludoteka, liburutegia eta jubilatuen elkartea itxi ditu Aizarnazabalgo Udalak, Eusko Jaurlaritzak emandako gomendioak aintzat hartuta.
Aurreko urtean estreinatu zuten Malen Etxeak eta Maite Subijanak elkarlanean eginiko 'Malen Etxea. Zaintzaren esklabu' dokumentala. Etorkinen lan baldintzak ditu hizpide.
Eusko Jaurlarlaritzaren gomendioak jarraituz, Aiako Udalean neurriak hartu dituzte koronabirusaren hedapena murriztearren. Lardizabal Herri Eskola eta Kimu Haurreskola ere itxiko dituzte bihartik aurrera.
Koronabirusak izango du eragina Zumaiako Udalaren jardueran. Hala, sortutako egoeragatik eta Eusko Jaurlaritzak emandako gomendioak aintzat hartuta, Zumaiako udal eraikinak itxita egongo dira bihartik aurrera. Era berean, Udalak bertan behera utzi ditu jendaurreko ekitaldiak.
"Nazioarteko maratoi erdi bat egiteko baldintzak" betetzen ez direla eta, Azkoitia-Azpeitia maratoi erdiaren antolatzaileek proba irailaren 19ra atzeratzea erabaki dute. Espainiako Atletismo Federazioak eman die dagoeneko horretarako baimena. Lasterketan izena emandakoek hainbat aukera izango dute.