Gaur, ostirala, Djuniet Astigarraga eta Ane Arruti musikarien doinuak daude entzungai #EtxetikMundura saioan.
Ane Arruti musikariak hartuko du parte gaur #EtxetikMundura egitasmoan. Abesti bat eskaini du zarauztarrak.
Djuniet Astigarraga musikaria da gaurko prostagonista #EtxetikMundura saioan. Hainbat doinu eskainiko du musikari azkoitiarrak.
Bihar, zapatua, hasiko dute ekoizleek eta baserritarrek etxez etxeko zerbitzua. Landareak, barazkiak, arrautzak, gazta eta ogia banatuko dituzte, besteak beste. Ekoizle batzuen kasuan, eguna adostu beharko da produktuak etxean jasotzeko.
Eusko Jaurlaritzak azokak ixteko agindua eman arren, Nagore Alkorta Azpeitiko alkateak adierazi du udalei dagokiela baserritarren salmenta postuen kudeaketaren ardura. Hori horrela, neurri "zorrotzenak" hartuta, astearteetako eta ostiraletako lehen sektorearen salmenta postuak mantentzeko konpromisoa hartu dute baserritarrek eta udalak.
'Korosagasti' filma amaitzear dira. Hala baieztatu du haren zuzendari Asier Sustaetak. Hamabost egun barru lana amaituta izango dela aurreikusten du; dena dela, ezin izan du estreinaldiaren eguna zehaztu, ezohiko egoera dela eta.
Maite Galarraga nutrizionista klinikoak zenbait aholku eman ditu bideo honetan konfinamenduan norberak bere burua eta gorputza zaintzeko. Urolako Komunikazio Taldeko #NiEtxeanZaintzenNaiz egitasmoaren barruan kokatzen da ikus-entzunezko hau.
Azkarate Garbi plataformak gutun irekia bidali dio Javier Zubizarreta Azkoitiko alkateari. Hona hemen gutuna:
Koronabirusaren pandemia turismoari ere bete-betean ari zaio eragiten. Horren harira, Imanol Lasa Gipuzkoako Foru Aldundiko Ekonomia Sustapeneko, Turismoko eta Landa Inguruneko diputatua elkarrizketatu du 'Gipuzkoako Hitza'-k.
Urola Kostako txoko ederrenak bisitatzeko eta bertako irudi eta soinuak patxadan etxetik gozatzeko aukera eskainiko du ezohiko opor egun hauetan Urolako Komunikazio Taldeak. Gaur Algorriko eta Itzurungo irudiak ikusteko aukera izango da.