Herritarrak kirola egitera edo paseo bat ematera atera ahal izango dira larunbatetik aurrera. Helduek, 06:00etatik 10:00etara eta 20:00etatik 23:00etara egin ahal izango dute kirola; 14 urtez azpikoak, 12:00etatik 19:00etara atera ahal izango dira, eta mendekotasuna duten pertsonak eta 70 urtetik gorakoak, 10:00etatik 12:00etara eta 19:00etatik 20:00etara.
Larrialdi egoeraren ondorioz kalte ekonomikoak izan dituzten Zestoako herritarrak, familiak eta establezimendu txikiak lagunduko ditu udalak. Maiatzaren 19ra arte eskatu daiteke laguntza.
EH Bilduk Azkaraten eraikin nahi den hondakin gunearen hainbat argazki bidali du Urola Kostako Hitzara.
Eskura jarri ditu koalizioak Azkarateko hondakin gunearen hainbat argazki, eta dio argazki horietan "argi eta garbi" ikus daitekeela dagoeneko "asko dagoela eginda".
Zarauzko Udalak erabaki dituen neurriak izango dira egoera erregulatu eta garatuko duen araua iritsi bitartekoak.
Zarauzko Udaleko Parekidetasun departamentuak Harremanetarako Laguntza Emozionala zerbitzua abiatu du, konfinamendu garaian sor daitezkeen behar berriei erantzuteko. Hala, 12 urtetik gorakoek bakarka, familian nahiz bikotean jaso dezakete zerbitzua. Jaso dituzte aurreneko kontsultak.
`Un surfísta en busca del paraíso´ izenburupean plazaratu du liburua Urdinagak.
Elkar-ekin eta herritar talde bat Azpeitiko jostunek egindako maskarak banatzen ari dira. Datorren asteartean, beste banaketa bat egingo dute.