Elkar-ekin eta herritar talde bat Azpeitiko jostunek egindako maskarak banatzen ari dira. Datorren asteartean, beste banaketa bat egingo dute.

Azpeitiko herritar talde batek eta Elkar-ekin taldeak elkarlanean sustatu duten egitasmo baten bidez, jada herriko jostunek egindako 700 maskara baino gehiago banatu dituzte herritarren artean. Aurrena, zaintza eta garbiketa lanetan dabiltzan pertsonei ehun maskara banatu zizkieten; pasa den asteartean, berriz, 600 maskara baino gehiago banatu genituen herritarren artean.
Oraindik lanean jarraitzen dute, eta datorren astearterako beste 600 maskara egingo dituztela aurreikusten dute; beraz, asteartean bertan banatuko dituzte maskarak herritarren artean.
Banaketak 17:00etatik 19:00etara egingo dira, honako puntu hauetan: Urrestillako Gazte Lokalean; Sanjuandegiko Auzo Lokalean; Alde Zaharrean, Elkargunean. Datorren asteartekoa izango da egingo duten azken banaketa.