Urola Kostako Correosen bulegoek ohiko ordutegia izango dute bihartik aurrera. Bestalde, Eusko Legebiltzarrerako hauteskundeetan posta bidezko botoa emateko leihatila bereziak ezarriko dituzte hainbat herritan.
Asteburuan pasealekuaren Zarauzko hasierako partera gerturatu da HITZA, herritarrei galdetzeko ea zer moduz moldatzen diren bidea maskarekin egiteko, derrigorrezkoa baita horiek jantzita egitea ibilbidea.
Hiru kasu zenbatu dituzte Bizkaian, eta bi Araban. Gipuzkoan, berriz, ez da kasu bat bera ere atzeman azken orduetan. Hiru lurraldeetan bost pertsona gehiago hil dira COVID-19aren ondorioz.
TKEko hamabi arraun klubek bilera luzea eduki zuten atzo erabakitzeko noiz eta nola jokatuko diren aurten Eusko Label eta Euskotren ligak. Bileraren balorazioa eskatu zien atzo iluntzean HITZAk ZAEko eta OAEko presidente Jon Artolari eta Iosu Esnaolari, eta oro har bilerak emandakoarekin gustura baziren ere, Artolak osasun protokoloaz adostutakoa kritikatu zuen.
Jaurlaritzak izango du neurriak ezartzeko, moldatzeko edo kentzeko eskumena hirugarren fasean. Trukean, alarma egoera luzatzearen alde egingo du EAJk Espainiako Kongresuan.
Gaur goizean bildu dira TKEko hamabi klubak aurtengo arraun denboraldiaren nondik norakoak adosteko, eta bilera arratsaldera arte luzatu den arren, hartu dituzte erabakiak.
16:00ak aldera gertatu da ezbeharra, Errezilgo Arzallus auzoan. Ertzaintzak helikoptero bat bidali du istripua gertatu den lekura.
Ordutegiak ez dituzte guztiz lehengoratuko, koronabirusaren krisia hasi zeneko murrizketak asko arindu dituzten arren.
Hondartzetako ertzetako sarrera eta irteerak erabili beharko dira hondartza denboraldian zehar. Koronabirusaren hedapena saihesteko neurrien berri ere eman du udalak, herrian ezarritako oharren bidez.
40 hezurtegi prestatu dituzte guztira. Hilerri horretan orain arte ez zegoen aukera izango dute nahi duten familiek, deshobiratutako hezurrak gordetzeko.
Zirkuitulabur baten ondorioz piztu da sua. Ez da zauriturik izan, eta kalte txikiak eragin ditu hoteleko instalazioetan.
Atea izango da aurtengo gaia, eta Hitza da giltza izango da hari lotutako gaia. Berria egunkariak eman du argitara albistea.