Abian da Euskaraldiaren bigarren edizioa, eta horrela, 'Hamaika arrazoi' elkarrizketa sortako bideoak argitaratzen ari da Urolako Komunikazio Taldea egunez egun, euskararen eta Euskaraldiaren bueltan. Gaurkoan, Esti Markez abeslari aiarra izan da gonbidatua.
Herritar askok gaurko eguna jai duela kalean nabaritu den arren, ez da San Andres eguneko jai girorik izan alde zaharrean.
Guztira, 1.000 eurora arteko laguntza jaso ahal izango dute Azpeitiko ostalariek. Abenduaren 10a baino lehen aurkeztu beharko dute dirulaguntza eskaria, udaletxean edo 'online'. Gaur, astelehena, publikatu dituzte oinarriak eta deialdia Gipuzkoako Aldizkari Ofizialean.
Aurreko asteburuko positiboen erdiak baino gutxiago atzeman dituzte oraingoan, eta jaitsiera adierazgarria izan dute zenbait herritako intzidentzia tasek. Altuena Azkoitiak du: 100.000 biztanleko 767,37.
Egoitzaren eta parrokiaren artean dagoen zatia erabiliko dute egoiliarrek, eta senideekin atera ahal izango dira bertara. Gipuzkoako beste hiru herritan ere egokitu dituzte aire zabaleko espazioak adinekoen egoitzetako erabiltzaileek baliatu ditzaten, eta proposamen berriak prestatzen ari dira beste hainbat herritan.
Hainbat artista ezagun igaroko dira datozen hiletan Modeloko oholtzatik: Eñaut Elorrieta, Olatz Salvador, Bulego taldea... Beste bat! Zuzeneko Arteen Zirkuituaren barruan, dantzaz eta musikaz gozatzeko aukera izango da Zarautzen ere.
Azkoitiko Udalak eta euskara mahaiak Euskaraldiaren harira antolatutako ekintza izan da gaur eguerdikoa.
Bihartik abenduaren 15era bitartean liburuak, diskoak, aldizkariak zein filmak maileguan hartzen dituztenak sartuko dira zozketan. Abenduaren 16an egingo dute zozketa eta 22an sari banaketa.
Alemaniako konposatzailea jaio zela 250. urte bete dira aurten, eta hura izan zuten gogoan atzo, igandea, Azkoitian. EusKdivarius Kameratak Beethovenen bederatzi sinfoniak jo zituen kontzertuan.
Norbaiti edukiontziak irekitzeko txartela galdu edota hondatu bazaio, berri bat eskuratu dezakete Aiako eta Orioko udaletxeetan edo Udal Elkartean.
2001. urtetik Azpeitiko 'Miraflores' baserriaren atarian dago Takolo mendizalearen eskultura, eta eraberrituta dago joan den ostiraletik; izan ere, Diego Cruz eskulturgileak hainbat konponketa egin dizkio estatuari.
Iluntzea heltzearekin batera piztu zituzten atzo Gabonetako argiak Zarauzko kaleetan.