Gaur Santu Guztien Eguna da, eta herritarrek gogoan izango dituzte hilda dauden familiakoak eta lagunak. Euskal Herrian ez ezik, Mexikon ere ospatzen da eguna, eta aspalditik Orion bizi den Angelica Acostak bere sorterriko ohiturak izan ditu hizpide.
Eskualdeko hainbat herritan egingo dituzte heriotzaz hausnartzea eta hausnarketa horiek partekatzea helburu duten ekimenak. Zarautz Herri Zaintzaileak eta Orioko Mandalara elkarteak elkarlanean, hainbat ekitaldi antolatu dituzte datozen egunetarako. Azkoitiko eta Azpeitiko azoka plazetan, berriz, arbelak zintzililatu dituzte, herritarrek nahi dutena idatz dezaten.
Pandemiaren olatuak ez du atsedenik ematen Gipuzkoan. Beste 587 kasu zenbatu zituen Eusko Jaurlaritzako Osasun Sailak lurraldean. Araban eta Bizkaian jaitsi egin da positibo kopurua bezperako datuekin alderatuta, baina egindako probak ere gutxiago izan dira.
Industria sektoreak dituen beharrak ezagutzeko eta herriko eremu industrialean lurrak prestatzeko konpromisoa hartu dute bi erakundeek. Luzera begirako proiektua izango dela aurreratu dute.
Santu Guztien eguna dela eta, Urola Kostako udalek jende pilaketak saihesteko eskatu zieten herritarrei, eta oso jende gutxi ibili da eskualdeko hilerrietan. Halere, lorez eta kandelaz apaindu dituzte herritarrek hilobiak.
Eskualdez eskualde antolatzen hasi da Emakumeen Antolakunde Sozialista. Atzo, zapatua, Azpeitiko Gaztetxean aurkeztu zuten Urola Erdiko Itaia, eta gaur, Azkoitiko Matadeixen izan dira.
Bizi dugun osasun egoerarekin zaila da ohiko argazki lehiaketa bat antolatzea. Hala ere, geldirik egoteko asmorik ez eta Zumaiako Distira Argazki Elkarteak bazkideen arteko argazki lehiaketa antolatu dute. Hilero gai bat izango dute argazkiak ateratzeko.
160 bat lagunek parte hartu zuten Gazte Koordinadora Sozialistak (GKS) deituta atzo arratsaldean Azpeitiko plazan egin zuten elkarretaratzean. Azken egunetan "osasuna babesteko aitzakipean" indarrean jarri dituzten neurri murriztaileak salatu zituzten, eta horien kontra egiteko bidea proposatu zuten: "Antolakuntza komunista".