Azpeitiko Sarralle Taldearen sortzailea da Larrañaga, eta beretzat izan da gaur arratsaldean banatu dituzten Korta sarietako bat. Korta familia eta Joxe Mari Kortaren Bidetik fundazioa izan dira enpresaburu azkoitiarrari saria ematea proposatu dutenak, eta aitortu du horrek "poz handia" eman diola.
Gaur hasi eta abenduaren 4ra bitartean, 'Hamaika arrazoi' elkarrizketa sortako bideoak argitaratuko ditu Urolako Komunikazio Taldeak, euskararen eta Euskaraldiaren bueltan. Gaurkoan, Iñaki Gabarain txirrindulari ohi aizarnazabaldarra izango da gonbidatua.
Euskal Herriaren historian garrantzitsuak izan diren hiru gertakariren inguruan ondutako hiru dokumental ikusteko aukera izango da datozen asteetan Zestoan: 'Bi urte, lau hilabete eta egun bat', 'Ez, eskerrik asko. Gladysen leihoa' eta 'Florecica'. Komenigarria da sarrerak aurrez erreserbatzea.
Ekoetxeak antolatuta, Urola Bizirik eta Eguzki taldeetako kideak Karmelo Etxegarai, Ikasberri eta Iraurgi ikastetxeetan izan dira, LH5 eta LH6 mailetako ikasleei hitzaldiak ematen. Ikasleei erakutsi diete herriko erreketan eta ibaietan zenbat plastiko dagoen, eta azaldu diete plastiko horiek itsasorako bidea nola egiten duten eta han zer ondorio eragiten dituzten.
Ostiraletan, larunbatetan eta igandeetan izaten da zabalik Zarauzko Arte eta Historia Museoa. Azaroa amaitu bitartean, doan sartu ahalko dira Zarauzko, Getariako, Aiako nahiz Aizarnazabalgo bizilagunak.
Badirudi tontorra igaro, eta beheranzko bidea hartu duela izurriteak. Hori hala izanda ere, oraindik kasu positiboak zenbatzen jarraitzen dute eskualdean. Asteburuan 77 kasu izan dira Urola Kostan; asko izanda ere, aurreko asteburuan baino hemezortzi kasu gutxiago dira.
Venancio Ameztik idatzitako istorioa da, eta "Zarautzen hondoa jotako Gustav itsasontziaren informazioa ematen da bertan".
Pello Mari Otaño Zizurkilgo bertsolariaren bizitzaren inguruko filma egin nahi du ekoiztetxeak, eta proiektua gauzatzeko dirua biltzen hasi da. Patxi Bisquertek proiektuaren nondik norakoak azalduko ditu ostegunean, hilak 26, Elkargunean, 19:00etan hasita.
Euskaraldiaren barruan 'Txor-txor' bakarrizketa saioa eskaini zuen Arriolak atzo, igandea, Errezilgo frontoian. Hainbat lagun izan ziren emanaldiaz gozatzen.
Hiru film emanaldi prestatu dituzte datozen hiru igandeetarako. Lehen saioa datorren igandean izango da, eta 'Parasites' filma emango dute, 18:00etan hasita.