Martxan da Euskaraldiaren bigarren edizioa, eta horrela, 'Hamaika arrazoi' elkarrizketa sortako bideoak argitaratuko ditu Urolako Komunikazio Taldeak egunotan, euskararen eta Euskaraldiaren bueltan. Gaurkoan, Aitor Arregi sukaldari getarriarra da gonbidatua.
Herritarrek indarkeria matxistaren aurkako protokoloan parte hartzea nahi du mankomunitateak, herritarrek indarkeria identifikatzea eta gaiaz hausnartzea "garrantzitsua" dela iritzita. Hori dela eta, erakundeez gain mankomunitatea osatzen duten herrietako bizilagunek parte hartuko dute protokoloaren garapenean.
Sheila Melcon Sortzen aholkularitzako adituak COVID-19ak sortutako krisi egoeran indarkeria matxistari aurre egiteko estrategiak aletuko ditu. Indarkeria matxista. COVID-19aren beste errealitatea eta aurre egiteko estrategiak izenburua du hitzaldiak, eta euskaraz izango da. 18:30ean izango da hitzaldia, Alondegian.
'Auzoz auzo' programaren barruan, hainbat espaloi eta zebra-bide nahiz Pilartxo Eneako parkea egokituko dituzte. Banku berriak ere jarriko dituzte Desertu Txikiaren inguruan.
Antxieta antzerki taldean sorreratik ibili zen Joxe Aranburu aktorea, eta talde horren antzerki lan guztietan parte hartu zuen, agertoki gaineko edota atzeko lanetan. Aurtengo Azpeitiko 38. Euskal Antzerki Topaketetan Txalo saria eman behar zioten.
Joan zen astelehenean baino zazpi kasu gutxiago zenbatu zituzten atzo Urola Kostan. Azkoitian gora egin dute kasuek, eta 11 kasu zenbatu zituzten atzo; gainontzeko herrietan, berriz, egonkortu egin da egoera. Hego Euskal Herrian behera egin du positibotasun tasak.
Zapatuan izango da martxoan bertan behera utzi behar izan zuten jaialdia. Ikusle kopuru mugatua izango da Soreasu antzokian, eta horregatik, bi emanaldi eskainiko dituzte trikitilariek: 16:00etan eta 19:00etan. Martxotik sarrerak dituztenek elkartera deitu behar dute joango diren saioaren ordutegia zehazteko. Sarrerak erosi nahi dituztenek ere elkartera deitu edo 'trikitixa@trikitixa.eus' helbidera mezua idatzi beharko dute.
Atzo, asteartea, egin zuten sari banaketa bideo-dei bitartez, eta Joseba Odriozola erretegiko arduradunak jaso zuen saria.