Aizarnakoa bigarren sailkatu da gaur eguerdian Arabako Labastidan jokatu duten bigarren mailako txapelketaren finalean, eta horri esker ariko da maila gorenean datorren denboraldian.
Martxan da Euskaraldiaren bigarren edizioa, eta horrela, 'Hamaika arrazoi' elkarrizketa sortako bideoak argitaratuko ditu Urolako Komunikazio Taldeak datozen egunotan, euskararen eta Euskaraldiaren bueltan. Gaurkoan, Naroa Agirre Arroabeko pilotaria izan da gonbidatua.
San Jose trikiti jaialdiaren bi emanaldi izan ziren atzo, larunbata, Azpeitiko Soreasu antzokian, eta Euskal Herriko hainbat musikari ezagunek parte hartu zuten bertan. Bestalde, jaialdiaren XXX. edizioa zela eta, hainbat pertsona omendu zituzten.
Nabarmen egin du behera positiboen kopuruak Hego Euskal Herrian. Bezperan baino 142 gutxiago detektatu dituzte. Kontuan hartu behar da, baina, bezperan baino proba gutxiago egin dituztela.
Abenduaren 23an izango da Sanagustinen Zetaken kontzertua, baina sarrerak agortuta daude dagoeneko. Belako, berriz, urtarrilaren 2an igoko da Soreasu antzokiko agertokira; oraindik ere eskura daitezke sarrerak.
Erniarraitzek antolatuta, bertso saioa egin zuten atzo arratsaldean Azkoitiko Elkargunean. Bailarako bertso mugimenduari bultzada emateko abiatu duen egitasmoko lehen saioa izan zen atzokoa, eta herritarrek oso ondo erantzun zuten, bezperarako sarrera guztiak agortuta. Hurrengoa abenduaren 20an izango da Azpeitian, urtero egin ohi duten Txapelen omenezko saioa, eta hara joateko sarrerak ere agortuta daude dagoeneko.
Norbaiti edukiontziak irekitzeko txartela galdu edota hondatu bazaio, berri bat eskuratu dezakete Aiako eta Orioko udaletxeetan edo Udal Elkartean.
2001. urtetik Azpeitiko 'Miraflores' baserriaren atarian dago Takolo mendizalearen eskultura, eta eraberrituta dago joan den ostiraletik; izan ere, Diego Cruz eskulturgileak hainbat konponketa egin dizkio estatuari.
Iluntzea heltzearekin batera piztu zituzten atzo Gabonetako argiak Zarauzko kaleetan.
Sektorea babesteko eta ostalaritzako profesionalen alboan egoteko konpromisoa agertu du Urola Kostako Udal Elkarteak.
Margolari azkoitiarraren erakusketa abenduaren 4tik 20ra arte egongo da zabalik.
Carlos Casadó klarinetistak eta Javier Perez de Azpeitia pianistak kontzertua eman dute Zumaiako Komentuan, XIX. Klarinete Maratoiaren barruan.