Bilatu
Sartu
  • izan HITZAKIDE
  • nor gara
  • zozketak
  • eskaintzak
  • hemeroteka
Bilatu
  • Albisteak
    • Gaiak
      • Aisia
      • Ekonomia
      • Euskara
      • Gizartea
      • Hirigintza
      • Ingurumena
      • Jaiak
      • Kirola
      • Kultura
      • Politika
      • Udala
      • Orokorra
    • Herriak
      • Aia
      • Aizarnazabal
      • Azkoitia
      • Azpeitia
      • Beizama
      • Errezil
      • Getaria
      • Orio
      • Zarautz
      • Zestoa
      • Zumaia
    • Generoak
      • Albisteak
      • Editorialak
      • Elkarrizketak
      • Erreportajeak
      • Iritziak
      • Kronikak
      • Publirreportajeak
  • Herriak
    • Aia
    • Aizarnazabal
    • Azkoitia
    • Azpeitia
    • Beizama
    • Errezil
    • Getaria
    • Orio
    • Zarautz
    • Zestoa
    • Zumaia
  • Multimedia
    • Argazkiak
    • Bideoak
  • Iritzia
  • Agenda
    • Egutegia
    • Zerrenda
    • Gaur
  • Gehigarriak
    • HARA!
    • Zorion agurrak
    • Eskelak
    • Zerbitzuak
  • Nor gara
  • Cookieak
  • Pribatutasun politika
  • izan HITZAKIDE
  • nor gara
  • zozketak
  • eskaintzak
  • hemeroteka
Sartu

Zarauzko Arrosategi parkearen zati bat itxi dute Santa Anako egoiliarrek erabil dezaten

Zarautz
Gizartea

Egoitzaren eta parrokiaren artean dagoen zatia erabiliko dute egoiliarrek, eta senideekin atera ahal izango dira bertara. Gipuzkoako beste hiru herritan ere egokitu dituzte aire zabaleko espazioak adinekoen egoitzetako erabiltzaileek baliatu ditzaten, eta proposamen berriak prestatzen ari dira beste hainbat herritan.

2020/11/30
Dorleta Agiriano Lai

Aurrerantzean, Santa Ana egoitzan bizi diren pertsonek soilik erabiliko dute Arrosategi parkearen eremu bat, hain zuzen, zentroaren eta parrokiaren artean dagoena. Behin-behineko neurri bat izango da momentuz, pandemia dela-eta indarrean sartutakoa. Hortaz, oraingoz, Santa Anako egoiliarrek parkera ateratzeko aukera izango dute senideekin batera.

Zarauzko Udalak itxiturak jarri ditu Arrosategian egoiliarrek erabiliko duten zatia mugatzeko, eta goizero garbitu eta desinfektatuko dute.

Neurri berriak

Gipuzkoako udalek eta Gipuzkoako Foru Aldundiak duela hiru aste ekin zioten aire zabaleko espazioak egokitzeko eta lagatzeko aukera aztertzeari, adinekoen egoitzetako erabiltzaileek aukera izan zezaten horietara irteerak egiteko. Izan ere, Markel Olano Gipuzkoako diputatu nagusiak azaldu duenez, lurraldeko 65 egoitzetan dituzte aire zabaleko guneak, baina beste zentro askotan ez dute halako baliabiderik. Hala, dagoeneko lau herritan prestatu dituzte kanpoko espazioak egoiliarrentzako: Zarautzen, Arrasaten (Iturbide zentroa), Tolosan (Uzturre zentroa) eta Lazkaon (Sanitas Txindoki zentroa). Beste zenbait herritan proposamenak prestatzen eta aztertzen ari dira egun, Gipuzkoa osoan “egoiliarrentzako ibilaldi eta irteera seguruak bermatzeko”, Olanoren esanetan.

Dena den, Arabako, Bizkaiko eta Gipuzkoako aldundiek Eusko Jaurlaritzarekin batera ezarritako protokoloen aginduz, 100.000 biztanleko positibotasun tasa 500dik gorakoa den herrietako egoitzetan, debekatuta daude irteerak eta senideen bisitak. Olanok azpimarratu duenez, “oso neurri zorrotzak” hartu dituzte COVID-19aren bigarren olatuan; “baina hala ere, tamalez, 83 hildako izan ditugu Gipuzkoako egoitzetan”.

Urola Kostako albisteak euskaraz, libre eta kalitatez jaso nahi dituzu? Horretarako zure babesa ezinbestekoa dugu. Egin zaitez HITZAkide! Zure ekarpenari esker, euskaratik eginda dagoen tokiko informazio profesionala garatzen eta indartzen lagunduko duzu.

Egin HITZAkide

Azken 3 egunetako irakurrienak

 

 

 

Hara!

Urola kosta

HARA! Ibai Eder urtegiaren edukiera %80,9 dago beteta

2022/08/10
Julene Frantzesena
Urola kosta

HARA! Duchenne gaixotasunari buruzko dokumental batean parte hartuko du Iren Reyes azpeitiarrak

2022/06/02
Urola Kostako Hitza
Urola kosta

HARA! Inazio Olazabal eta Igone Arruti beizamarrak elkarrizketatu dituzte Euskadi Irratian

2022/04/17
Ihintza Elustondo
Urola kosta

HARA! Migel Angel Uzkudun 'Anbu', ETB1eko 'Sukalerrian' saioan

2022/04/13
Urola Kostako Hitza
Urola kosta

HARA! Iker Ezama elkarrizketatu dute 'Eugeniren txokoa' kanalean

2022/02/17
Ihintza Elustondo
Urola kosta

HARA! Erik Balentziaga eskubaloi jokalari zarauztarra, 'Helmuga' saioko protagonista

2022/02/14
Urola Kostako Hitza
Urola kosta

HARA! Alaia Juaristi, Olinpiar Jokoen atarian Basque Teamek egindako bideoan

2022/02/02
Julene Frantzesena
Urola kosta

HARA! 'Koiteretzia' liburuaz hizketan aritu da Iñaki Segurola ETB1eko 'Artefaktua' saioan

2022/01/30
Anartz Izagirre
Urola kosta

HARA! 1958an Zestoan izandako tren istripu bat, irudietan

2022/01/26
Anartz Izagirre
Urola kosta

HARA! Julen Azpiazu modelo azpeitiarra, Milango Modaren Astean

2022/01/18
Urola Kostako Hitza
  • 943 89 00 17 / 943 81 38 41
  • urolakosta@hitza.eus
  • Araba kalea 25, 20800 - ZARAUTZ
  • Nor gara
  • Cookieak
  • Pribatutasun politika
Babesleak:
Hasi saioa HITZAkide gisa

Saioa hasten baduzu, HITZAkide izatearen abantailak baliatu ahal izango dituzu.

HITZAkide naiz, baina oraindik ez dut kontua sortu SORTU KONTUA

Zure kontua ongi sortu da.

Hemendik aurrera, zure helbide elektronikoarekin eta pasahitzarekin konektatu ahal zara, HITZAkide izatearen abantaila guztiak baliatzeko.

Sartutako datuak ez dira zuzenak.
Zure kontua berretsi gabe dago.
 
 
 
(Pasahitza ahaztu duzu?)
 
 
SARTU
 
Pasahitz berria ezarri da eta zure helbide elektronikora bidali da.
Sartutako datuak ez dira zuzenak.
 
(Identifikatu)
 
 
 
 
BIDALI
 

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea

HITZAkide izan nahi dut
Aldatu zure pasahitza
Pasa hitza ondo aldatu da.
 
 
 
 
 
 
 
Aldatu
 
Oraindik ez zara HITZAkide?

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea.

HITZAkide izan nahi dut

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.