Azkoitiko eta Zarauzko taldeek Kutxa Fundazioaren laguntzarekin beren proiektua garatzeko aukera izango dute. Aurtengo edizioan, 107 hautagairen artetik sei aukeratu dituzte antolatzaileek.
5.587 zenbakia izan da hirugarren saria, eta horietako txartel bat Azkoitian saldu zen, Kale Nagusiko 37. zenbakia duen administrazioan.
Erremonteko Binakako Txapelketako debuta ez da nolanahikoa izan Jagoba Labakarentzat (Azpeitia, 1991): Urriza bikote zuela, txapelketa irabazi zuen joan zen larunbatean. Txapelketan egindako lanarekin gustura da azpeitiarra.
Ertzaintzak emandako informazioaren arabera, snowboardarekin elurretan zebilen pertsona batek ezbeharra izan du 12:30ak aldera, eta 14:00etan bukatu dituzte erreskate lanak.
Udaberrian egin zuten modura, Internet bidez emango dute erromeria zuzenean, izurriteak hala behartuta, arratsaldeko zazpietatik aurrera.
Araban, Bizkaian eta Gipuzkoan 10.042 PCR eta antigeno proba egin zituzten atzo, eta horietatik 579k eman zuten positibo; %5,8k alegia —herenegun %7,1ekoa zen positibotasun tasa—. Nafarroan, aldiz, %6,5etik %8,3ra igo da tasa. Jaurlaritzak ez du herriz herriko daturik kaleratu, jaieguna delako.