COVID-19aren aurkako txertoaren lehen dosiak hartu dituzte gaur, ostirala, San Martin egoitzako hainbat egoiliarrek nahiz langilek. Bigarren txertoa hilaren 29an hartuko dute.
Eskualdean beste 21 positibo izan ziren atzo, Osakidetzaren dauen arabera. Horietatik sei Zumaian izan dira, eta azken egunetako positiboen hazkundearen ondorioz, eremu gorrira pasa da kostaldeko herria. Egoera horretan dagoen Urola Kostako herri bakarra da.
Xabier Iriondo zestoarrak pilotari dion maitasunaren erakusle dira bere garajeko hormak. Duela 50 urte hasi zen liburuak, artikuluak eta argazkiak biltzen, eta egun, oraindik, egunero izaten du zeregina. 'Gipuzkoako Hitza' egunkarian hitz egin du bere zaletasunaz.
79 urteko Rocio Korta egoiliarra izan da txertoa hartzen lehena. Guztira, 115 txerto banatu ditu gaur Osakidetzak San Martin egoitzan.
Medikua da Saioa Martinez de Lahidalga (Getaria, 1995), eta Hizkuntzen kudeaketa osasun arretan graduondokoa egin berri du. Medikuntzaz, hizkuntzaz nahiz generoaz hitz egin du getariarrak 'Elhuyar' aldizkarian, Ana Galarraga Aiestaranen eskutik.
Azaroaren 24an eten zuten zerbitzua, sei tunelen egiturazko arazoak konpontzeko helburuarekin. Ia bi hilabeteren ondoren berrezarriko dute.
Jabetze Eskolen barruan, sei ikastaro antolatu ditu udaleko Parekidetasun Sailak, eta astelehenean zabalduko dute horietan izena emateko epea. Ohiko ikastaro iraunkorrak eta bestelako ekintzak ere izango dira aurtengoan. Gainera, martxan jarraituko dute Plax! eta aholkularitza juridiko zerbitzuek.
"Neurriak neurri, aurten ere gurean izan dira Olentzero, Mari Domingi, Bizar Zuri, eta Meltxor, Gaspar eta Baltasar errege magoak", dio Getariako Udalak. Hala, haiei eskerrak emateaz gain, Gabonetako ekimenen antolakuntzan parte hartu duten herritarrei ere eman dizkie eskerrak udalak: "Denon artean, emaitza ona lortu dugula esan dezakegu".
Amalur izena duen erakusketa zabalduko du Maider Azurmendi artistak gaur, Alondegia kultur etxeko Oxford aretoan. Zeramika eta eskultura uztartuaz sortutako lanak erakutsiko ditu urtarrilaren 31ra bitartean.